2007-03-11
Kaixo guztioi, azkenik animatu egin naiz eta blogen mundura sartu nahian DUB-aren Oihartzunak bloga sortzea erabaki dut. Dub-a batetik eta Oihartzuna bestetik. DUB-a: Reggae estiloan oinarrituz, baxua eta bateria indartuz, 70. hamarkadan garatutako musika estiloa Jamaikan, delay-ak eta efektuak sartuz, jamaikarrek ateratako 7"-tako binilo "single"-en B aurpegia betetzeko erabiltzen zuten base instrumentala bezala defini daitekeena. Oihartzuna: Soinu-uhinak gorputz gogorrean jo eta atzera itzultzean gertatzen den hotsaren errepikapena.
Beraz, gauza bat lortu dudala suposa dezaket: mezu hau irakurtzen duenak dub-a zer den jakiteak. Hortan datza oihartzuna, informazioaren zabalkuntzan. Gaur egun informazio lepo aurkitu dezakegu non nahi, egunkarietan, telebistan, irratian,... baina dudarik gabe "internet" da, eta gero eta gehio izango da, informazio iturririk garrantzitsuena. Kontuz ibili behar gara erabiltzen eta jasotzen dugun informazioarekin, batzuetan okerra izan daitekeelako. Gaur egun Munduko edozein tokitan argitaratutako notiziak eskura ditugu segundu gutxitara. Honekin batera edozein gaien inguruko informazioa, musika eta bideoak non nahi, dendak,... aurkitu ditzakegu eta adibidez, munduko beste puntan dagoen pertsonarekin hitzegin nahi badugu, aukera badaukagu, eta gure aurrean egongo balitz bezala. Oihartzuna bezala zabaltzen da informazioa. Argi dago "internet" eta teknologia berriek (telefono mugikorra adibidez) bizitza aldatu digutela eta datorkigun etorkizuna teknologiak kontrolatutakoa izango dela. Kontuz ibili beharko dugu, informazioaren erabilera izan daiteke eta, beste gauza askoren artean, boteretsuen arteko borroka mende honetan. Izan adi!!!
Blog honekin, nire esperientziak gai desberdinen inguruan jendearekin konpartitzea dut helburu. Gai hauen artean batetik, musika egongo da, reggae estiloan oinarrituz batez ere, kontzertuak, abeslari eta taldeak, estilo desberdinak aipatuko ditut. Bestetik, nire esperientziak linux-en (ubuntu-n konkretuki) eta software askearen inguruan komentatuko ditut jendea aldaketara kontzientziatu nahian, oso alperrak bait gara eta aldaketek beldurra ematen baitigute!! Tartean gizartean gertatutako edozein gaietako notizi edota iritzi sartuko ditut noizean behin.
Izan ondo!!!!
Egin zaitez Blogari!!!!!!
Erantzunak:
Erantzun: