Artxiboak: 2007

Skatalites Euskal Herrian zehar?

2007-03-12
Beharbada askok ezagutuko duzue, beharbada ez; hala ere, lehengo sarrera egiteko, reggea-ren jatorriak diren ska doinuak jorratzen dituen musika talde bati buruz idatziko dizuet: The Skatalites.

Ska musika estiloa 50. hamarkada bukaeran sortu zen Jamaikan, Blous-a, Jazz-a, Mento, Calypso eta Afrikako erritmoak nahasturik. 60. hamarkadan hazi egin zen estilo hau eta 1964ko ekainean sortuko da ska musika jorratzen duen lehenetariko musika taldea, The Skatalites. 3 urtetan zehar egon ziren Jamaikan zehar ska musika zabaltzen, desegin ziren arte. Hasierako kide ziren batzuk (Don Drummond, Tomy McCook, Rolando), bide desberdinak hartu zituzten eta beste talde batzuk sortzen joan ziren. 80. hamarkadan taldea berregin zen eta gaur arte jarraitu dute ska musika zabaltzen mundu osoan zehar. Nahiz eta gaur egun kide desberdinak izan taldea osatzen dutenak (hasierako taldetik Lloyd Knibb, Doreen Shaffer eta Lester "Ska" Sterling gelditzen dira), Jamaikako ska doinuak barruan daramatzate eta bizirik mantentzen dute sentimendua eta indarra.
Oraingoan kontinente zaharrera datoz ibilaldi luzetxo bat egiteko asmoz. Frantzian, Ingalaterran, Suitzan, Katalunian eta Europako beste hainbat herritan jo behar dute. Ibilaldi honetan zehar, Euskal Herria zapaldu egingo dute, eta gainera ez behin, bitan baizik!!! Eskerrik asko Skatalites! Lehenengo kontzertua Bilbon izango da apirilak 10ean Kafe Antzokian eta bigarrengoz Donostian ikusi ahalko ditugu Jazzaldian (ikaragarria izan daiteke hondartzan jotzen badute!). Ez dira gutxi Euskal Herrian eman dituzten kontzertuak eta benetan ikusteko eta gozatzeko musika taldea da Skatalites. Iaz, Bilbon eta Biarritzen disfrutatu ahal izan genituen. Ni Bilboko kontzertuan ikusi nituen lehengo aldiz eta itzala izan zen kontzertua. Ia 2 orduko emanaldia eman zuten, haizezko instrumentuak jotzen zituzten 4 musikarik txandaka joaz eta espektakuloa eskainiz, ska erritmo geldiera zina izan zen uneoro! Ahaztu ezin duzun kontzertu hauetakoa!
Informazio gehio nahi baduzue talde honi buruz sar zaitezkete beraien web orrira: http://www.skatalites.com/
Aukera badaukazue, animatu egiten zaituztet talde hau ikustera!!
Go Jamaikan Ska!! Go To The Orbit Skatalites!!!!

 Skatalites taldea

DUB-aren Oihartzunak martxan!!!

2007-03-11
Kaixo guztioi, azkenik animatu egin naiz eta blogen mundura sartu nahian DUB-aren Oihartzunak bloga sortzea erabaki dut. Dub-a batetik eta Oihartzuna bestetik. DUB-a: Reggae estiloan oinarrituz, baxua eta bateria indartuz, 70. hamarkadan garatutako musika estiloa Jamaikan, delay-ak eta efektuak sartuz, jamaikarrek ateratako 7"-tako binilo "single"-en B aurpegia betetzeko erabiltzen zuten base instrumentala bezala defini daitekeena. Oihartzuna: Soinu-uhinak gorputz gogorrean jo eta atzera itzultzean gertatzen den hotsaren errepikapena.
Beraz, gauza bat lortu dudala suposa dezaket: mezu hau irakurtzen duenak dub-a zer den jakiteak. Hortan datza oihartzuna, informazioaren zabalkuntzan. Gaur egun informazio lepo aurkitu dezakegu non nahi, egunkarietan, telebistan, irratian,... baina dudarik gabe "internet" da, eta gero eta gehio izango da, informazio iturririk garrantzitsuena. Kontuz ibili behar gara erabiltzen eta jasotzen dugun informazioarekin, batzuetan okerra izan daitekeelako. Gaur egun Munduko edozein tokitan argitaratutako notiziak eskura ditugu segundu gutxitara. Honekin batera edozein gaien inguruko informazioa, musika eta bideoak non nahi, dendak,... aurkitu ditzakegu eta adibidez, munduko beste puntan dagoen pertsonarekin hitzegin nahi badugu, aukera badaukagu, eta gure aurrean egongo balitz bezala. Oihartzuna bezala zabaltzen da informazioa. Argi dago "internet" eta teknologia berriek (telefono mugikorra adibidez) bizitza aldatu digutela eta datorkigun etorkizuna teknologiak kontrolatutakoa izango dela. Kontuz ibili beharko dugu, informazioaren erabilera izan daiteke eta, beste gauza askoren artean, boteretsuen arteko borroka mende honetan. Izan adi!!!
Blog honekin, nire esperientziak gai desberdinen inguruan jendearekin konpartitzea dut helburu. Gai hauen artean batetik, musika egongo da, reggae estiloan oinarrituz batez ere, kontzertuak, abeslari eta taldeak, estilo desberdinak aipatuko ditut. Bestetik, nire esperientziak linux-en (ubuntu-n konkretuki) eta software askearen inguruan komentatuko ditut jendea aldaketara kontzientziatu nahian, oso alperrak bait gara eta aldaketek beldurra ematen baitigute!! Tartean gizartean gertatutako edozein gaietako notizi edota iritzi sartuko ditut noizean behin.

Izan ondo!!!!
Egin zaitez Blogari!!!!!!

Soinua uretara jauzi da eta ingurutik ahotsa zabalduz dihoa. ____________________________________________ ____________________________________________ ____________________________________________

____________________________________________ Locations of visitors to this page

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Gorka Hoyos

duboihartzun

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Artxiboak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution