Euskal Herriaren ikuspegitik edo ezkerretik eredu aldaketa nahi duenarentzat, martxoaren 9ko hauteskundeen botere banaketan jokatzen dena hutsaren hurrengoa da.
Eta alderdi bakoitzaren ikuspegitik ere, ezer gutxi, baina gehiegi nonbait, ETAren aurka eta erabakitze eskubidearen alde, ustez bat egiten duten horiek batuak aurkezteko, banaka kondarren bat harrapatzeko aukera duten herrialdeetan.
Espainiar hauteskundeetan agertzen da argi eta garbi zein den PP-PSOErentzako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiritarron erabakitze eskubidea: 23 eserleku, 23 bozka, 350 artean: % 6,57.
Txikiak, ikusezinak gara, beraien jabetzaren zati bezala hartuak garelako. Ez dugu handi izan nahi, baina bai osoak. Gure lurraldean bertako hiritarren bozka %100 balio dezala nahi badugu, herri bezala aritu gaitezen.
Ezker abertzalearen proiektu eta ildo politikoarekin bat egin gabe, abstentzioa da salbuespen egoeraren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko modua.
Hemendik urte batzuetara, wikipedian "otsailaren 9" bilatuz gero, horrelakoak aurkitu ahal izango ditugu:
2008: espainiar hauteskundeetan honako hau izan zen eserleku banaketa...
Edo beste hau:>>
Fikzioa? Lehenengo aukera ezaguna eta erreala bezain grisa eta antzua da. Zergatik ez saiatu bigarrena lortzen? Ausartu eta jarri dieta alderdiei: elikatu itxaropena!
Azken erantzunak
Posta: dinaposta[abildua]gmail.com
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | ||