Artxiboak: Otsaila 2008, 16

2008-02-16

Permalink 01:34:43, Atalak: dina, 318 hitz  

Greba Orokorraz

Ezker abertzaleak bakarrik deiturikoen artean 2008ko otsailaren 14koa izan da, alde handiarekin, arrakastatsuena. Beraien erreferentziazko sindikatu eta alderdien konsignei jaramon eginez, beste sentsibilitate batzuetako askok bat egin dute deialdiarekin.

Inkomunikabideen zentsura eta manipulazio gaitasuna geroz eta txikiagoa da. Interesa duenak behintzat, eskuragarri du sarean informazio ugari: datuak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak.

Azken honen eragina zoragarria da. Askotan ikusi dugu zentsura "besteengana" iristeko oztopo gisa, eta jakina hala izan dela, baina eta guk? Guk ere, ekintzan, greban, okupazioan, jaialdian, manifestazioan... parte zuzena genuenok ere beste era batera pairatzen genuen zentsura. Jakin bagenekien zer egiten genuen guk, baina zentsura sistematikoa bakardade eta isolamendu sentsazio mingotsa sortzen du, autokonfidantzaren galera dakar, eta inkomunikabideek proiektatzen duten errealitatearen parte izateko beharrak, normala izatearen beharrak, geure burua ukatzera garamatza.

Orain guk egindakoa zabaldu eta gainontzeko lagunek egin dutenaren berri zehatza eta zuzena daukagu. ETBko txontxongiloen zinismoa eta eledun ofizialen gezurrak eta mespretsuak amorrua sortzen badigu ere, ez digu kopeta ilunduko, giza-barrikadako neskaren aurpegiak argitzen digulako. Beraien balorapen kuantitatiboa orokor eta abstraktua gezur bilustua bilakatzen da han-hemen barreiaturiko datu zehatz mordoaren ondoan: hauek gara, hainbeste gara eta hemen ari gara, lotsarik gabe, haserre baina pozik, bizirik eta libre.

Nik Pasai Antxoko mobilizazioetan parte hartu dut, baina Trintxerpe, Donibane, Orereta, Bilbo, Barakaldo, Iruña, Larrabetzu.... eta beste leku askotan ere izan naiz eta hango lagunen indarra sentitu dut. Gure indar, ahuldade eta aukeren berri izan dut. Gure erantzunaren tamaina jaso dut, INOIZ EZ BEZALA.
Beti bezala, indarra kalean izan behar da baina: auzoz auzo, herriz herri, lantegiz lantegi eta ikastetxez ikastetxe. Hor ez balego ezer alperrik lirateke sare guztiak.

Eta horixe baietz egon dela eta dagoela indarra. Borbor dagoen herri indar horiek arduraz, mimoz, errespetuz hartu behar ditu ezker abertzaleak bi aldaketa politiko batera gauzatzeko: parte-hartze soziopolitikoarena eta marko politikoarena, elkar elikatzen diren bi aldaketa. Baina harrikada hori, beste egun baterako utziko dugu.

Independentziaruntz, Aurrera bolie!

http://www.blogak.com/grebaorokorra/
Beste informazio guneak
Technorati:

Azken erantzunak

lardaska

Posta: dinaposta[abildua]gmail.com

Otsaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29    

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution