Aurpegia garbitu ere egin gabe jaso dut Berria.
"Infernua saihesteko azken aukera" zioen azaleko titular batek. Palestinako egoera etorri zait burura. Aurrera jarraitu dut: "Historian lehenengo aldiz, azken jardunaldian mailaz jaisteko arriskuan daude gaur Reala eta Athletic".
"Infernua" izendapena merezi dezaketen egoeren zerrenda amaigabea da. Futbolari ematen zaion neurri gabeko garrantzia da, beste askoren artean, egoera horien aurrean gure sentsibilitatea deuseztatzen duten mekanismoetariko bat. Hori da mundu errealeko infernuek futbolarekin duten harreman nagusia. Horrelako titularrek txartela gorria merezi dute, eta bere arduradunak Bagdadera edo Guantanamora... berri emaile. Aurrekontua ez bada iristen hemendik ere gelditu daitezke, esate baterako, genero indarkeria ikertzen.