Artxiboak: Ekaina 2007, 15

2007-06-15

Permalink 00:49:00, Atalak: dina, 228 hitz  

Cajacambios gorria

Gaur Zabaldun eman dut Volkswagen-no blogaren berri.

Ez dut egin, noski, Josebaren cajacambiosak loa galerazten didalako. Eta amorrua ere ematen dit jakiteak ekimen honen berri izango duten askok, usaindu ere ez zutela egin iaz Landabenen emandako borroka. Baina horrek handitu baino ez du egiten Volkswagen-no ekimenaren balorea, molde “tradizionalak” iristen ez diren burmuinetara iristen delako.

“Munduko kontsumitzaileak batu zaitezte!”  aldarria ez da oso epikoa baina kontsumitzaile izaeraren muina jartzen du auzitan: indibidualismoa, atomizazioa, isolamendua. Nekatu (eta nazkatu) arte kexatu gaitezke klase kontzientzia faltaz, baina kontzientzia gatazkan baizik ez da sortzen, cajacanbios batek eragindakoa izan arren. “Los caminos del señor son inescrutables”... zer esanik ez kontzientzia politikoarenak.

Eva Forest gogoan “La estética de la resistencia” liburutik ateratako pasarte bat paratu nuen aurreko artikulo batean. “Por ello todo el trabajo político debía dirigirse a despertar la confianza en sí mismos”. Volksvagen-no ekimenak pedagogia horretan kokatzen dut.

Ikuskizun dago noraino iristen den-garen, baina zer galdu dezakegu? Eta irabazi? Konturatzea batutak boterea eskuratzen dugula eta ahal dela erraldoia garaitu. Eta batez ere, pixkanaka jabetzea kotxeak eta txirrindak, eta ordenagailuak eta artea eta etxeak eta pasealekuak eta ekoizten den guzti-guztia guk, langileok, egiten dugula. Eta beraz ez dugula jaberik ez burokratarik behar, guk egiten duguna guri saldu eta cajacambiosa izorratuz gero botata uzteko.

Azken erantzunak

lardaska

Posta: dinaposta[abildua]gmail.com

Ekaina 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution