
Argazkia: http://www.flickr.com/photos/dimashoo/154838556/
Sareko zaratak harrapatu nau.
MDMA dantzakide,
argi koloretsuen azpitik
eta gainetik
boteka banintz bezala,
egin dut jauzi
gorrak direla
ez dakitenen pistara.
Zenbat hitz gelditzen dira bizirik
oroimena berreskuratzen dugunean?
Gutxitan izaten da balantzea positibo.
Txahala elkarri bota ta gero
portuko bidea hartzea dugu onena:
itxasoak gure neurria emango digu,
ez txikiak sentiaraziko gaituelako,
besteari berriz entzuteko moduan
jarriko gaituelako baizik.