Artxiboak: Ekaina 2007, 05

2007-06-05

Permalink 17:43:57, Atalak: dina, 347 hitz  

Aurreiritziak eta prozesuaren balorapena

Alde askotatik egin daiteke prozesuaren balorapena baina datu objektibo bakar bat emango dut: gobernuak ez ditu prozesuaren zutoinak ziren konpromisoak errespetatu. Gobernuak ezin du su-etena bertan behera utzi inoiz ez baitu abiarazi.

Konponbide politikoa egon ala ez, eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan ala ez, ETA desagertzea espero izateak, nazioarteko esperientziei erreparatuta errealista ez izateaz gain, prozesuaren balorapena desitxuratzen du: konpromezua bertan behera utzi duena kolpatuz, inoiz konpromezurik hartu ez duenaren jarrera indartzen da.

Adierazgarriak dira Alec Reid-en hitzak Argia astekarian

Barajasko atentatua nola ulertzen duzu?

Alderdien arteko elkarrizketak sortu behar ziren, alderdien mahaia, eta ez zen deus sortu. Alde batetik, ETAk horregatik jarri zuen bonba. Bestalde, beraiekin tratuan ari denak badaki IRA edo ETA bezalako erakundeak ezin direla suntsitu, baina ahuldu daitezkeela, eta ahultzeko bide bat hau da: bake prozesu demokratiko bat hitz eman, lehenik eta behin armak utzi behar dituela galdetu, eta gero hitz emandakotik ezer ere ez egin. Arduragabekeria handia da ETAri edo IRAri hori egitea, horren ondorioa belaunaldi gazte batek IRA edo ETA berri bat sortzea izan baitaiteke. Eta ez dago hori baino okerragorik, Irlandan aspaldi esan zidaten, “ez dago hemeretzi edo hogei urteko militanteak baino gauza arriskutsuagorik. Gazte horiek buruzagi zaharrago eta erradikalago batekin joaten badira beste hogei urteko gatazka hasiko da, askoz suntsiketa eta hildako gehiagorekin”. Berriz hasiz gero are zailagoa izango da gelditzea, ziria sartuko ote zaien beldur izango baitira. Eta garbi dago gatazka ezin dela kalean konpondu, mahai inguruan konpondu behar da.

Zerbait aipatu duzu, eta maiz aipatu dira Gobernuak eta ETAk adostutako konpromisoak. Zer idatzi zen?

Ez dut esango akordio idatzirik bazenik, baina garbi dago ETAk ez zituela armak utziko piknik batera joateko, armak uzteko arrazoi eta bermeak behar zituen, bestela buruzagiek ETAko kideen babesa eta adostasuna galduko zuten, “zergatik gelditu? –galdetuko zieten– berrogeita hamar urteko borroka hutsaren truke saldu? Hori ez da bakea negoziatzea, hori amore ematea da”, leporatuko zieten, eta bereizketa bat egongo zen. Beraz berme hauek behar ziren: Batasuna legalizatzea, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, eta epe onargarri batean alderdiak hizketan hastea. Hori agindu zitzaien.

ARGIAko elkarrizketa osoa irakurri

Azken erantzunak

lardaska

Posta: dinaposta[abildua]gmail.com

Ekaina 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution