Zabaldu
Autogestio informatiboa!
Bultzatu
Argitaratze askea!
Lotsa galdu eta
Denon artean
Ugaldu partaidetza!
Beste Z.A.B.A.L.D.U asko egin daitezke, batzuk besteak baino gogokoagoak izango ditugu. Denona izan daitekeen bat asmatzen saiatu naiz, baina azken finean, partehartze bakoitza eta guztien emaitza izango da zabaldu.com. Une oro kolorez aldatu daitekeen gunea, gune bizia. Geroz eta partaidetza handiagoa, geroz eta biziagoa. (Mila esker, honeraino irakurtzeagatik.Hemendik aurrerakoak logurea eragin dezake, ez irakurri gidatu edo arreta berezia eskatzen duen zerbait egin behar baduzu).
Baten batek dio Interneteko hurrengo frustrazioa politikoa izango dela, sareak dituen demokratizaziorako aukerak beteko ez direlako. Utz ditzagun asmakizunak adituentzako eta bitartean saia gaitezen hitza hartzen eskura ditugun tresna guztiekin. Ixilik nahi gaituztenek izaten dira "jendearen pasibitatea" gehien zabaltzen dutenak, eredu parte hartzaileen ezintasuna frogatzeko (jendeak paso egien du, guk erabaki beharko dugu). Baina pasibitate hori gainditu eta jendeak antolatu eta hitza hartzen duenean beraien benetako aurpegia erakusten dute: zentsura eta ukazioa. Errez gogoratuko duzue horren adibideren bat.
Pasibitate hori egon badago, baina urteetako eta mendeetako pedagogia zapaltzaile baten ondorioa baino ez da. Gizakiak, berez soziala izanik, ezinbestekoa du partaidetza. Jendeak gozatu egiten du parte hartzen. Auzolanak lanaren alde ludikoa azalarazten du. Biziagoak, osoagoak, indartsuagoak sentitzen gara eskuz-esku lan egiten dugunean: elkarte bateko sukaldean, auzoko jaien antolakuntzan, lagun bati pisua konpontzen laguntzen edo greba bat antolatzen.Eta eztabaidak? Ikusi besterik ez dago plater batzuen bueltan bildutak zein arazo ditugun hitza hartzeko! Hori oilotegia! Libre sentitzen garenean parte hartzen dugu, eta partaidetzarekin are libreago sentitu.
Baina botere zapaltzaileek, gu geuk izan gaitezkeenak, mehatxatzen gaituztenean, burokrazia dagoenean, erabakiak aldez aurretik hartuak daudenean... orduan bai, pasibo bihurtzen gara... Batzuk hain dira pasiboak isolamendu ziegatik ez direla ateratzen!
Jendea ardatz izango duen jendarte batekin amesten dugunontzat partaidetza ez da lelo hutsa. Partaidetza amesgaiztotik ametserako zubia da.
Zabaldu.com zubi horrek behar dituen miloika zutabetariko bat da.
Azken erantzunak
Posta: dinaposta[abildua]gmail.com
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | |