Artxiboak: Maiatza 2007, 21

2007-05-21

Permalink 01:39:46, Atalak: dina, 502 hitz  

Eva Forest eta batzen gaituen hari gorria.

Hamaika izango dira joan berri zaigun kideaz idatziko diren gorazarre hitzak: Edorta Jimenez, Fito Rodriguez, Santiago Alba, Grammak... egin dute jada. Horietara nireak gehitzeko ausardia Eva berak ematen dit, beti edonori entzuteko prest curriculum, kargu edo tituluaz galdetu gabe.

Badugu eta espero dut izango dugula bere ibilbide eredugarriaren berri sakona maite dutenen lumen eskutik. Baina lupa ere behar da Eva bezalakoen handitasuna ondo antzemateko. Mikroskopioa hartu eta miloika unetxoen artean niri eskaini zidana ere ikus dezaket.

Abenduko igande euritsu bat zen sei bat postuz osaturiko Hondarribiko liburu azokan. Elkarrizketa izatera ere ez zen iritsiko, orduan orain baino gazteagoa eta ezjakinagoa neu, ez nuelako bota zidan haritik tiratzeko aukera profitatu. Esan zidan lehenengo hitza daukat gogoan: "inprescindible". Esku artean nuen liburu lodikote batetaz ari zen: "La estetica de la resistencia".  Bere begiek dir-dir egiten zuten paperezko harri beldurgarri haren nondik norakoak marrazten zizkidan bitartean. Erosi nuen, jakina.

Eta Evak arrazoia zuen. Ahalegin handia eginez arroka hura pitzatzen joan nintzen neurrian, harri-bitxi bat bestearen atzetik aletu ziren. Jakina da espazioa ez dela elkartasunerako oztopo, Evaren bidaiak lekuko. Baina "La estetica de la resistencia"-k denbora ere gainditu eta Coppi, Helimann edo Hoddan-ekn hamaika elkarrizketa izan nituen borrokaren norabideaz, formazioaren zentzuaz, kontraesanetaz, isolamenduaz, elkartasunaz berriro. Hiruk eta Evak oparitu zidaten liburu horren emaitza zehatz bat aipatzearren: komunismo hitza, urteetako adoktrinamendu ikustezina apurtuz, neure hiztegirako berreskuratu zuen bere kolore guztiekin.

2004ko uztailean ez nekien non jarri "Agur eta ohore Ohiane" zioen pegatina eta "La estetica de la resistencia"ren atzeko tapan goxo izango zela otu zitzaidan. Orain Evarena ere jarri beharko dut ondoan luze hitz egiteko aukera izan dezaten... minak, pozak eta ametsak truka ditzaten. Ahula da nire konpromezua, kontraesanaz betea, gora-behera askorekin... anestesia ideologikoaren goxoan ia lo ere gelditu naiz. Baina hemen naiz hitz hauek idazten, zutik oraindik, Coppi, Eva, Ohianek jositako hari gorriari helduta. Ez dakit biharko ikastoletan beraien izenak abestuko dituzten baina bai gure etxean. Gure alabak izango du beren izen eta izanaren berri.

"Tan solo en Luxemburg había encontrado esta actitud abierta y falta de reserva, este auténtico sentido de conducta democrática. Ella, asi lo creía él, sabía que los trabajadores, aún sin poseer los bienes de cultura convencionales, tenían una gran riqueza en experiencias que, una vez estimulada, ayudaría a la inteligencia a una ampliación de expresión. Ella se interesaba continuamente, añadio mi padre, por descubrir lo que pensaban y sentían, por conocerlos, pues la renovación sería hecha por ellos, sólo ellos estaban en condiciones de derrocar el dominio clasista. Por ello todo el trabajo político debía dirigirse a despertar la confianza en sí mismos, a dignificar sus conocimientos y permitir la articulación de los mismos."

Muxu bat etxekoei eta bere "familia" zabalari.

Azken erantzunak

lardaska

Posta: dinaposta[abildua]gmail.com

Maiatza 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution