
Alde askotatik egin daiteke prozesuaren balorapena baina datu objektibo bakar bat emango dut: gobernuak ez ditu prozesuaren zutoinak ziren konpromisoak errespetatu. Gobernuak ezin du su-etena bertan behera utzi inoiz ez baitu abiarazi.
Konponbide politikoa egon ala ez, eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan ala ez, ETA desagertzea espero izateak, nazioarteko esperientziei erreparatuta errealista ez izateaz gain, prozesuaren balorapena desitxuratzen du: konpromezua bertan behera utzi duena kolpatuz, inoiz konpromezurik hartu ez duenaren jarrera indartzen da.
Adierazgarriak dira Alec Reid-en hitzak Argia astekarian:
Barajasko atentatua nola ulertzen duzu?
Alderdien arteko elkarrizketak sortu behar ziren, alderdien mahaia, eta ez zen deus sortu. Alde batetik, ETAk horregatik jarri zuen bonba. Bestalde, beraiekin tratuan ari denak badaki IRA edo ETA bezalako erakundeak ezin direla suntsitu, baina ahuldu daitezkeela, eta ahultzeko bide bat hau da: bake prozesu demokratiko bat hitz eman, lehenik eta behin armak utzi behar dituela galdetu, eta gero hitz emandakotik ezer ere ez egin. Arduragabekeria handia da ETAri edo IRAri hori egitea, horren ondorioa belaunaldi gazte batek IRA edo ETA berri bat sortzea izan baitaiteke. Eta ez dago hori baino okerragorik, Irlandan aspaldi esan zidaten, “ez dago hemeretzi edo hogei urteko militanteak baino gauza arriskutsuagorik. Gazte horiek buruzagi zaharrago eta erradikalago batekin joaten badira beste hogei urteko gatazka hasiko da, askoz suntsiketa eta hildako gehiagorekin”. Berriz hasiz gero are zailagoa izango da gelditzea, ziria sartuko ote zaien beldur izango baitira. Eta garbi dago gatazka ezin dela kalean konpondu, mahai inguruan konpondu behar da.
Zerbait aipatu duzu, eta maiz aipatu dira Gobernuak eta ETAk adostutako konpromisoak. Zer idatzi zen?
Ez dut esango akordio idatzirik bazenik, baina garbi dago ETAk ez zituela armak utziko piknik batera joateko, armak uzteko arrazoi eta bermeak behar zituen, bestela buruzagiek ETAko kideen babesa eta adostasuna galduko zuten, “zergatik gelditu? –galdetuko zieten– berrogeita hamar urteko borroka hutsaren truke saldu? Hori ez da bakea negoziatzea, hori amore ematea da”, leporatuko zieten, eta bereizketa bat egongo zen. Beraz berme hauek behar ziren: Batasuna legalizatzea, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, eta epe onargarri batean alderdiak hizketan hastea. Hori agindu zitzaien.
Zabaldu
Autogestio informatiboa!
Bultzatu
Argitaratze askea!
Lotsa galdu eta
Denon artean
Ugaldu partaidetza!
Beste Z.A.B.A.L.D.U asko egin daitezke, batzuk besteak baino gogokoagoak izango ditugu. Denona izan daitekeen bat asmatzen saiatu naiz, baina azken finean, partehartze bakoitza eta guztien emaitza izango da zabaldu.com. Une oro kolorez aldatu daitekeen gunea, gune bizia. Geroz eta partaidetza handiagoa, geroz eta biziagoa. (Mila esker, honeraino irakurtzeagatik.Hemendik aurrerakoak logurea eragin dezake, ez irakurri gidatu edo arreta berezia eskatzen duen zerbait egin behar baduzu).
Baten batek dio Interneteko hurrengo frustrazioa politikoa izango dela, sareak dituen demokratizaziorako aukerak beteko ez direlako. Utz ditzagun asmakizunak adituentzako eta bitartean saia gaitezen hitza hartzen eskura ditugun tresna guztiekin. Ixilik nahi gaituztenek izaten dira "jendearen pasibitatea" gehien zabaltzen dutenak, eredu parte hartzaileen ezintasuna frogatzeko (jendeak paso egien du, guk erabaki beharko dugu). Baina pasibitate hori gainditu eta jendeak antolatu eta hitza hartzen duenean beraien benetako aurpegia erakusten dute: zentsura eta ukazioa. Errez gogoratuko duzue horren adibideren bat.
Pasibitate hori egon badago, baina urteetako eta mendeetako pedagogia zapaltzaile baten ondorioa baino ez da. Gizakiak, berez soziala izanik, ezinbestekoa du partaidetza. Jendeak gozatu egiten du parte hartzen. Auzolanak lanaren alde ludikoa azalarazten du. Biziagoak, osoagoak, indartsuagoak sentitzen gara eskuz-esku lan egiten dugunean: elkarte bateko sukaldean, auzoko jaien antolakuntzan, lagun bati pisua konpontzen laguntzen edo greba bat antolatzen.Eta eztabaidak? Ikusi besterik ez dago plater batzuen bueltan bildutak zein arazo ditugun hitza hartzeko! Hori oilotegia! Libre sentitzen garenean parte hartzen dugu, eta partaidetzarekin are libreago sentitu.
Baina botere zapaltzaileek, gu geuk izan gaitezkeenak, mehatxatzen gaituztenean, burokrazia dagoenean, erabakiak aldez aurretik hartuak daudenean... orduan bai, pasibo bihurtzen gara... Batzuk hain dira pasiboak isolamendu ziegatik ez direla ateratzen!
Jendea ardatz izango duen jendarte batekin amesten dugunontzat partaidetza ez da lelo hutsa. Partaidetza amesgaiztotik ametserako zubia da.
Zabaldu.com zubi horrek behar dituen miloika zutabetariko bat da.
Hamaika izango dira joan berri zaigun kideaz idatziko diren gorazarre hitzak: Edorta Jimenez, Fito Rodriguez, Santiago Alba, Grammak... egin dute jada. Horietara nireak gehitzeko ausardia Eva berak ematen dit, beti edonori entzuteko prest curriculum, kargu edo tituluaz galdetu gabe.
Badugu eta espero dut izango dugula bere ibilbide eredugarriaren berri sakona maite dutenen lumen eskutik. Baina lupa ere behar da Eva bezalakoen handitasuna ondo antzemateko. Mikroskopioa hartu eta miloika unetxoen artean niri eskaini zidana ere ikus dezaket.
Abenduko igande euritsu bat zen sei bat postuz osaturiko Hondarribiko liburu azokan. Elkarrizketa izatera ere ez zen iritsiko, orduan orain baino gazteagoa eta ezjakinagoa neu, ez nuelako bota zidan haritik tiratzeko aukera profitatu. Esan zidan lehenengo hitza daukat gogoan: "inprescindible". Esku artean nuen liburu lodikote batetaz ari zen: "La estetica de la resistencia". Bere begiek dir-dir egiten zuten paperezko harri beldurgarri haren nondik norakoak marrazten zizkidan bitartean. Erosi nuen, jakina.
Eta Evak arrazoia zuen. Ahalegin handia eginez arroka hura pitzatzen joan nintzen neurrian, harri-bitxi bat bestearen atzetik aletu ziren. Jakina da espazioa ez dela elkartasunerako oztopo, Evaren bidaiak lekuko. Baina "La estetica de la resistencia"-k denbora ere gainditu eta Coppi, Helimann edo Hoddan-ekn hamaika elkarrizketa izan nituen borrokaren norabideaz, formazioaren zentzuaz, kontraesanetaz, isolamenduaz, elkartasunaz berriro. Hiruk eta Evak oparitu zidaten liburu horren emaitza zehatz bat aipatzearren: komunismo hitza, urteetako adoktrinamendu ikustezina apurtuz, neure hiztegirako berreskuratu zuen bere kolore guztiekin.
2004ko uztailean ez nekien non jarri "Agur eta ohore Ohiane" zioen pegatina eta "La estetica de la resistencia"ren atzeko tapan goxo izango zela otu zitzaidan. Orain Evarena ere jarri beharko dut ondoan luze hitz egiteko aukera izan dezaten... minak, pozak eta ametsak truka ditzaten. Ahula da nire konpromezua, kontraesanaz betea, gora-behera askorekin... anestesia ideologikoaren goxoan ia lo ere gelditu naiz. Baina hemen naiz hitz hauek idazten, zutik oraindik, Coppi, Eva, Ohianek jositako hari gorriari helduta. Ez dakit biharko ikastoletan beraien izenak abestuko dituzten baina bai gure etxean. Gure alabak izango du beren izen eta izanaren berri.
"Tan solo en Luxemburg había encontrado esta actitud abierta y falta de reserva, este auténtico sentido de conducta democrática. Ella, asi lo creía él, sabía que los trabajadores, aún sin poseer los bienes de cultura convencionales, tenían una gran riqueza en experiencias que, una vez estimulada, ayudaría a la inteligencia a una ampliación de expresión. Ella se interesaba continuamente, añadio mi padre, por descubrir lo que pensaban y sentían, por conocerlos, pues la renovación sería hecha por ellos, sólo ellos estaban en condiciones de derrocar el dominio clasista. Por ello todo el trabajo político debía dirigirse a despertar la confianza en sí mismos, a dignificar sus conocimientos y permitir la articulación de los mismos."
Muxu bat etxekoei eta bere "familia" zabalari.
Hamaika zalantza izan ditut bloga sortu aurretik. Izan ere gehiegizko informazio bonbardaketaz nekatuta egonik, erreparo ematen zidan sareko zaratari nire ekarpentxoa egiteak.. birginitatea galtzeko beldurrez edo.
UEUko web 2.0 ikastaroa lehenik, Informatikari Euskaldunen Bilkura ondoren eta Gorka Julio eta Patxi Gaztelumendi bezalakoen gogoaz kutsaturik, irabazteko galtzeko baino gehiago dagoela erabaki dut.
Bloga ez sortzeko arrazoietariko bat izan da nire helburua garbi ez edukitzea. Zer dut nik esateko? Kontraesankorra badirudi ere aspalditik daukat idazteko ohitura: erreflexio politikoak, olerkiak... Jende askori gertatu bezala ordea, gehienetan ez dira nire idaztokitik gehiegi urrutiratu. Hizkuntza akatsengatik lotsa, segurtasun falta, nagia... auskalo. Hitz egiterakoan ordea, beti nahiago izan dut hitza hartu eta batzuetan hanka sartu, ixiltasunaren goxotasunean gelditzea baino.
Bloga bi ohitura horien nahasketa izango dela uste dut: "neuretzako" idaztekoa batetik, eta publikoan (lagun artean, batzarretan...) hitz egitekoa bestetik. Bestalde, kazetari frustratua ere banaizenez... ze demontre! agian egingo dut saiakeraren bat bestelako albisteak edota elkarrizketak hona ekartzeko... ea zer ateratzen den.
Egurra!
Azken erantzunak
Posta: dinaposta[abildua]gmail.com
| << | >> | ||
| Urt | Ots | Mar | Api |
| Mai | Eka | Uzt | Abu |
| Ira | Urr | Aza | Abe |