2008-02-25

Permalink 15:00:51, Atalak: dina, 7 hitz  

Notimeforlove, notimeforvote

Bilbo, 2008ko otsailaren 14. http://www.ukberri.net/fitxategiak/2008-02-10/
Argazkiaren iturria: http://www.ukberri.net/fitxategiak/2008-02-10/

2008-02-24

Permalink 23:56:14, Atalak: dina, 194 hitz  

Dieta jarri alderdiei: elikatu itxaropena!

Euskal Herriaren ikuspegitik edo ezkerretik eredu aldaketa nahi duenarentzat, martxoaren 9ko hauteskundeen botere banaketan jokatzen dena hutsaren hurrengoa da.

Eta alderdi bakoitzaren ikuspegitik ere, ezer gutxi, baina gehiegi nonbait, ETAren aurka eta erabakitze eskubidearen alde, ustez bat egiten duten horiek batuak aurkezteko, banaka kondarren bat harrapatzeko aukera duten herrialdeetan.

Espainiar hauteskundeetan agertzen da argi eta garbi zein den PP-PSOErentzako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiritarron erabakitze eskubidea: 23 eserleku, 23 bozka, 350 artean: % 6,57.

Txikiak, ikusezinak gara, beraien jabetzaren zati bezala hartuak garelako. Ez dugu handi izan nahi, baina bai osoak. Gure lurraldean bertako hiritarren bozka %100 balio dezala nahi badugu, herri bezala aritu gaitezen.

Ezker abertzalearen proiektu eta ildo politikoarekin bat egin gabe, abstentzioa da salbuespen egoeraren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko modua.

Hemendik urte batzuetara, wikipedian  "otsailaren 9" bilatuz gero, horrelakoak aurkitu ahal izango ditugu:

2008: espainiar hauteskundeetan honako hau izan zen eserleku banaketa...

Edo beste hau:

t;>2008: espainiar hauteskundeen zilegitasun eza agerian gelditu zen Euskal Herrian. Egun honetako abstentzioa mugarri izan zen lurralde osoaren erabakitze eskubidean oinarrituriko konponbide prozesua abiarazteko.

Fikzioa? Lehenengo aukera ezaguna eta erreala bezain grisa eta antzua da. Zergatik ez saiatu bigarrena lortzen? Ausartu eta jarri dieta alderdiei: elikatu itxaropena!


2008-02-19

Permalink 23:38:56, Atalak: dina, 0 hitz  

Egunkaria libre!

Egunkaria libre!
Technorati:

2008-02-16

Permalink 01:34:43, Atalak: dina, 318 hitz  

Greba Orokorraz

Ezker abertzaleak bakarrik deiturikoen artean 2008ko otsailaren 14koa izan da, alde handiarekin, arrakastatsuena. Beraien erreferentziazko sindikatu eta alderdien konsignei jaramon eginez, beste sentsibilitate batzuetako askok bat egin dute deialdiarekin.

Inkomunikabideen zentsura eta manipulazio gaitasuna geroz eta txikiagoa da. Interesa duenak behintzat, eskuragarri du sarean informazio ugari: datuak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak.

Azken honen eragina zoragarria da. Askotan ikusi dugu zentsura "besteengana" iristeko oztopo gisa, eta jakina hala izan dela, baina eta guk? Guk ere, ekintzan, greban, okupazioan, jaialdian, manifestazioan... parte zuzena genuenok ere beste era batera pairatzen genuen zentsura. Jakin bagenekien zer egiten genuen guk, baina zentsura sistematikoa bakardade eta isolamendu sentsazio mingotsa sortzen du, autokonfidantzaren galera dakar, eta inkomunikabideek proiektatzen duten errealitatearen parte izateko beharrak, normala izatearen beharrak, geure burua ukatzera garamatza.

Orain guk egindakoa zabaldu eta gainontzeko lagunek egin dutenaren berri zehatza eta zuzena daukagu. ETBko txontxongiloen zinismoa eta eledun ofizialen gezurrak eta mespretsuak amorrua sortzen badigu ere, ez digu kopeta ilunduko, giza-barrikadako neskaren aurpegiak argitzen digulako. Beraien balorapen kuantitatiboa orokor eta abstraktua gezur bilustua bilakatzen da han-hemen barreiaturiko datu zehatz mordoaren ondoan: hauek gara, hainbeste gara eta hemen ari gara, lotsarik gabe, haserre baina pozik, bizirik eta libre.

Nik Pasai Antxoko mobilizazioetan parte hartu dut, baina Trintxerpe, Donibane, Orereta, Bilbo, Barakaldo, Iruña, Larrabetzu.... eta beste leku askotan ere izan naiz eta hango lagunen indarra sentitu dut. Gure indar, ahuldade eta aukeren berri izan dut. Gure erantzunaren tamaina jaso dut, INOIZ EZ BEZALA.
Beti bezala, indarra kalean izan behar da baina: auzoz auzo, herriz herri, lantegiz lantegi eta ikastetxez ikastetxe. Hor ez balego ezer alperrik lirateke sare guztiak.

Eta horixe baietz egon dela eta dagoela indarra. Borbor dagoen herri indar horiek arduraz, mimoz, errespetuz hartu behar ditu ezker abertzaleak bi aldaketa politiko batera gauzatzeko: parte-hartze soziopolitikoarena eta marko politikoarena, elkar elikatzen diren bi aldaketa. Baina harrikada hori, beste egun baterako utziko dugu.

Independentziaruntz, Aurrera bolie!

http://www.blogak.com/grebaorokorra/
Beste informazio guneak
Technorati:

2008-02-11

Permalink 16:25:35, Atalak: dina, 293 hitz  

OSTEGUNEAN GREBA: NOTIMEFORLOVE

but we love you

...Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro, Ana Lizarralde, Haizpea Abrisketa, Jean Claude Agerre, Egoitz Apaolaza, Patxi Urrutia, Xabier Albisu, Iban Berasategi, Asier Imaz, Gorka Diaz, Marije Fullaondo, Pernando Barrena, Patxi Urrutia, Karmelo Landa, Sonia Jacinto, Jesus Mari Agirre, Aitor Arantzabal, Mikel Etxaburu, Eusebio Lasa, Peio Xabier Galvez, Mikel Garaiondo, Joseba Zinkunegi, Josetxo Ibazeta, Iñigo Balda, Txema Jurado, Karmele Aierbe, Nuria Alzugarai, Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez, Juan Mari Olano, Oihana Agirre, Inma Berriozabal, Juan Pablo Dieguez, Bixente Askasibar, Bigarren Ibarra, Joxe Garcia Mijangos, Joxean Diaz Urrutia, Joxean Etxeberria, Mikel Aznar, Iñaki O'Shea, Sabino Ormazabal, Olatz Altuna, Fernando Olalde, Alberto Frias, Mario Zubiaga, Patxi Gundin, Txema Matanzas, Ruben Nieto, Olatz Egiguren, Paul Asensio, Juan Mari Mendizabal, Xabier Balanzategi, Natale Landa, Xabier Arregi, Iker Casanova, Mikel Egibar, Mikel Korta, Joxe Mari Olarra, Elena Beloki, Miriam Campos, Carlos Trenor, Xabier Alegria, Manuel Intxauspe, Isidro Murga, Patxi Murga, Xabi Otero, Javier Salutregi, Teresa Toda, Jose Luis Elkoro, Iñaki Zapiain, Jexuxmari Zalakain, Pablo Gorostiaga, Sabino Ormazabal, Fernando Olalde, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Xabi Otero, Iñaki Zapian, Jose Luis Elkoro, Mikel Zuluaga, Nekane Txapartegi, Oiakue Azpiri, Marta Perez, Jaime Iribarren, David Soto, Maite Mendiburu, Jose Ramon Antxia, Olatz Carro, Amaia Arrieta, Igor Ortega, Iker Frade, Olatz Dañobeitia, Garikoitz Etxeberria, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri, Markel Ormazabal, Ibon Meñika, Aiora Epelde, Igor Chillon, Xabier Gojenola, Gartzen Garaio, Ainara Frade, Arkaitz Martinez de Albeniz, Asier Iñigo, Unai Gonzalez, Aiboa Casares, Asier Otxoa, Xabier Abasolo, David Lizarralde, Gorka Betolaza, Asier Tapia...

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

lardaska

Posta: dinaposta[abildua]gmail.com

| Hurrengoak >

Otsaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29    

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution