2006-03-16

Permalink 14:39:29, Atalak: diesen, 164 hitz  

La dama número trece. Jose Carlos Somoza

La dama número trece. Jose Carlos Somoza
Areté.

dama

Nahiko liburu ona, garaikideen artean behintzat (King eta cia).
Somozak trama ondo irudikatzen du, hamahiru damen kontua oso ona da, eta poesiari ematen dion papera ere asko gustatu zait, nahiko originala da eta sinesgarria egiten du.

Pertsonaia nagusia ere (Rulfo) gustatu zait, badu toke gotiko bat, eta ez da betiko heroia, hau da, gertaera batzuen aurrean haluzinatuta ezer egin gabe geratzen da.

Baina liburuko akatsak agian handiagoak dira. Bi gauza ez zaizkit gustatu orokorrean:

1.- Morborako joera. Gaur eguneko beldurrezko idazle gehienek bezala, Somoza ere ahalik eta heriotz morboso eta nazkagarriena bilatzen saiatu da, (Barker-ren eskola), eta horrek beldurra baino gehiago, nazka ematen dit /diesen/_/index.html.

2.- Bukaera-sorpresa: Aspertu egiten nau>:(. Gaur egungo liburuetan horrelako bukaera bat sartzen ez baduzu, ez dizute uzten beldurrezko liburu bat kaleratzen? Ze ni asper-asper eginda nago "vuelta de tuerca" hauekin. Idazleak desfasatu egin dira, ez dakite zer asmatu dagoenari beste buelta bat emateko, hau desmadre bat da.

Laburbilduz, gaur eguneko liburu normalillo-ona,

Puntuazioa: 7

2006-03-11

Permalink 16:56:19, Atalak: diesen, 211 hitz  

La mosca .Relatos del antimundo. George Langelaan.

La mosca .Relatos del antimundo. George Langelaan.
Planeta

mosca

Liburu nahiko ona, zientzia fikzio klasikoa, terrorea, misterioa… denetatik aurkin daiteke Langelaan frantsesaren ipuin bilduma honetan. La mosca da ezagunena eta onena, dudarik gabe; besteak, batzuk nahiko ondo daude, eta beste batzuk pasableak dira.
Hona ipuinok:

La mosca: Ikaragarria, pelikula ere halakoa zen. Zientzialari bati esperimendua gaizki intetzen zaio. Oso gauza gutxi esanda kriston anbientea eta tentsioa lortzen du idazleak, eta bukaera ez du kakazten. Irakurlea zientzialariaren emaztearen tokian ipintzen du, eta zientzialariak hura beldurtu nahi ez duenez, ahalik eta gauza gutxien esaten ahalegintzen da, baina ez du guztiz lortzen eta ikusten den gutxi horrek sekulako zirrarak eragiten ditu. Bikaina.

La dama de ninguna parte: Zientzia fikzio klasikoa. Gizon bat emakume “berezi” batekin telebistaren bidez komunikatzen da, eta biak elkartzeko edozer egiteko prest dago. Bukaera ona.

La otra mano: Asko ikusitako gai bat, tipo bati bere eskua bere kontra egiten hasten da, eta hori dela eta jendearen aurrean arazoak ditu. Ni fu ni fa.

Deducciones desde la butaca: Idazleak irakurleari broma bat egiten dio. Kuriosoa.

Salida de emergencia: Ipuinik luzena, misteriozkoa/poliziakoa. Nahiko aspergarria.

Vuelta a empezar: Bizitza eta heriotzaren inguruko ipuin kutrilloa, hil da gero zer dago? reenkarnazioa... po fale...

Labur esanda: lehen ipuina 10ekoa, bigarrena nahiko ona, eta besteak normalilloak.

Puntuazioa: 7,5

2006-03-09

Permalink 15:04:38, Atalak: diesen, 138 hitz  

No tengo boca y debo gritar. Harlan Ellison

No tengo boca y debo gritar. Harlan Ellison
Star books

no tengo boca

Oraingo honetan internetetik ipuin bat "lapurtu" dut:roll:.
Oso zaila da Hugo saria irabazi zuen ipuin hau lortzea, eta pena bat da, oso ipuin ona da eta.:'(

Askotan pasatzen den bezala, beldurreko ipuin hau zientzia-fikzio bezala sailkatu dute, baina niretzat beldurrezkoa da, "Soy leyenda" eta orain irakurtzen ari naizen "La mosca" bezala. Zientzia fikzioarekin lotuta daude, baina beldurrezkoak dira.

Zertaz doa?
5 lagun toki batetik ihesi, giro klaustrofobiko batean. Ez dut gehiago esango baten batek irakurri nahi baldin badu (irakurri, merezi du eta!!!)

Pesimismoa alde guztietatik nabaritzen zaio, gustatzen zait hori, eta asko gustatu zitzaidan Cube pelikularekin oso-oso lotua dago. Pelikula egiterakoan ipuin honetan oinarritu zirela iruditzen zait, nahiz eta horri buruzko informaziorik ez dudan aurkitu.

ipuina irakurri nahi baduzu egin klik hemen:

http://tinyurl.com/ljnjm
B)
Puntuazioa: 9

Permalink 14:30:40, Atalak: diesen, 339 hitz  

Horror en Oakdeene. Brian Lumley

Horror en Oakdeene. Brian Lumley
Martinez Roca

oakdeene
Lumley-k zer egin ote zion azalaren diseinatzaileari hura horrela mendekatzeko?

Tipo hau "Cronicas necromanticas" serietik ezagutu nuen. Erdaraz bost bat liburu dira, baina ingelesez hamarretik gora luzatu ditu. Lehen liburua nahiko entretenigarria zen, baina bigarrenean gauzak luzatzen hasi zen, gai berdinak errepikatzen, maila nahiko jaitsi zuen. Hirugarrena, berriz, beldurra baino gehiago fantasia iluna iruditu zitzaidan, nahiko liburu polita izan zen. Egia esan dirua egiteko trukua aurkitu zuela ematen du, eta hor dabil, gai berdina txiklea moduan luzatzen.

Baina guzti horren aurretik, Lovecraften Cthulhuren mitoen inguruko ipuinak jorratu zituen, eta zirkuluko autore garaikide onenetarikoa dela dirudi.

Honbre... influentziak izatea ondo dago, baina batzutan pasatu ere egiten da, jeje: Necronomikoia, Lovecraft-en jainkoak, hil aurretiko oharrak, onddoak... ia elementu guztiak kopiatzen ditu.

Dena dela, Lovecraften atmosferarik ez du inondik ere lortzen, eta gustura irakurtzeko denbora-pasa batean geratzen da liburu hau. Hori bai, oso entretenigarria.

Hona hemen liburu honetako ipuinak:
LA DECLARACIÓN DE NERY WORTHY: Hodgson-en "una voz en la noche" maisulana kalkatzen du, Lovecraften elementuak sartuta. Liburuko ipuinik onena.

IMPOSIBLE REGRESAR A CASA: Ipuinik Ci-fi-ena. Unibertso paraleloak direla eta, etxera ezin helduta dabilen tipo baten abentura. Lumley-ri azkenean ideiak agortzen zaizkio eta berriro ere onddo handi bat sartzen du bukaeran.

LA TIA HESTER: Beste baten barruan sartzen den sorgin baten ipuina. Poeren toke bat dauka bukaeran, nahiko ona.

HORROR EN OAKDEENE: Jainko bati gurtzen dioten adoratzaileen beste ipuin bat, oraingo onetan zoroetxe batean kokatuta. Ni fu ni fa.

LA PIEDRA DEL VIKINGO: "La momia" bikingoen mitologiara pasatuta. Nahiko txarra.

EL MUSEO DE DARGHUD: zein txarra izango zen ipuin hau, gogoratu ere ez naizela egiten!!!:>>:>>:>>

LA MUJER DE LA LIMPIEZA: fantasmen ipuin normalitoa, bukaera 200 kilometrotik aurrikusten da.

NACIDO DE LOS VIENTOS: Luzeena, eta nahiko interesgarria. Ipuin honetan Lumley-ri gehien kritikatzen diodan puntua nabarien geratzen da. Lovecraft-ek jainkoa heldu aurretik sortzen du beldurra, zer etorriko den imajinatzea irakurlearen eskuetan uzten du, eta heltzen denean ez du bat ere zehazten. Lumley, berriz, jainkoaren xehetasun guztiak ematen ahalegintzen da, eta horrek atmosfera guztia izorratzen duela iruditzen zait.

Puntuazioa: 6,5

2006-03-02

Permalink 20:40:58, Atalak: diesen, 221 hitz  

Fantasmas. Peter Straub

Fantasmas. Peter Straub
Argitaletxea Bruguera cinco estrellas

fantasmas

Eskasaaaa XX(XX(XX(!!!!!
Asko-asko kostatu zait liburu hau bukatzea, bost bider baino gehiagotan egon naiz uzteko, baina fama zeukala ikusi nuenez, eta pixka bat masokista naizenez, bukaera arte irakurtzen jarraitu dut, zerbait aurkitzeko esperantzarekin>:(.

Zertaz doa?
Bost bat aitonatxo noizean behin bildu egiten dira, beldurrezko ipuinak kontatzeko88|. Hortik aurrera liburuak ez du aurrera egiten, oso astuna egiten da, eta ez da gauza handirik pasatzen bukatu arte. Bukaeran oso truko merkea erabiltzen du liburua borobiltzeko (gaztetaz erdi-banpiroa zen neska bat hil zuten eta orain mendekatzera dator).

Stephen King-en kolegotea da tipo hau, eta egia esan bere alde txar guztiak ditu, orriak bete eta bete egiteko kriston ahalmena dauka, eta King-ek egiten duen bezala, pajaz betetzen ditu.

King-ekin batera liburu bat ere idatzita dauka… Ritak irakurriko du hori, nik bi pesau hauek denbora batean ez ditut ikusi nahi (eta hori King-en bi liburu pilan dauzkadala...:crazy::crazy:).
Baina tira, Straub-en gehiago ez dut irakurriko, hau baita bere onena.

Alde on bakarra: Aitona batek kontatzen duen maisuaren ipuina nahiko ona da, Straub-ek nahi duenean ondo idazteko gai dela erakusten du, baina seguru orrika kobratzen duela…:>

Bukatzeko, liburuaren atzealdean honako hau ipintzen du: "La mejor novela de terror desde Drácula"
BWAHAHAHAHAHAAAAA!!!

Hori idatzi duenak seguru bizitzan bi liburu irakurri dituela, Drácula eta Fantasmas, HAHAHAHAHHAHAAAAA!!!!!!

Puntuazioa: 2

2006-02-14

Permalink 20:32:54, Atalak: diesen, 173 hitz  

Bost istorio lazgarri. Defoe / Dickens / MR James / Poe / de Sade.

Bost istorio lazgarri. Defoe / Dickens / MR James / Poe / de Sade.
Argitaletxea: Txertoa

Jo, pena da euskaraz beldurrezko literatura hain gutxi egonda dagoena hain ona ez izatea:'(. Liburutxo txiki honetan bost izen handi daude, baina bost horietatik bakarra iruditu zait ona. Hona ipuinok:

• Mrs. Vealen agerraldia / Daniel Defoe.
• Ikustaldi harrigarri bat / Charles Dickens.
• Hilerri ondoan bizi zen gizon bat zegoen / Montagne Rhodes James.
• Isiltasuna / Edgar Allan Poe.
• Rodrigo edo Dorre liluragarria / Donatien Alphonse François de Sade.

Dickens-en ipuina oso ona da, irakurrita neukan eta bigarren aldiz ere asko gustatu zait. Umoretsua, makabro puntu bat dauka:>>, eta ipuin biribila lortzen du. Poe-ren maskara gorridun heriotzaren ipuin berdintsua da, baina kasu honetan desberdin garatzen da...

Beste lau ipuinekin asko aspertu naiz, eta azkena tortura txina bat da. Agian euskara zertxobait zaharkitua edo ez dakit zer delako (1988-ko liburua da): “mutur zorrotz guzti horiek zapaltzen ari zayzaizkio. Tokate los huebos:crazy:.

Orokorrean, Dickens-en ipuina kenduta, beste laurak oso astunak dira, nahiz eta autoreak oso onak izan, eta alperrik galdutako aukera on bat dela iruditu zait.

Puntuazioa: 2

2006-02-13

Permalink 20:10:41, Atalak: diesen, 115 hitz  

Galaxias como granos de arena. Brian Aldiss

Galaxias como granos de arena. Brian Aldiss

Argitaletxea: Plaza y Janés
galaxias

Beno, aspaldiko partez, ci-fi pixka bat. Liburu sakona, oso mamitsua da Aldiss-en hau, gustatu zait.

Istorio solteak biltzen ditu, bata bestearekin lotu gabe daude gehienak, eta milioika urteko tarteekin daude banatuta, etorkizun hurbiletik galaxiaren bukaerara arte, baina istorio txiki horiekin gizakiaren etorkizunari buruzko erretratu orokorra osatzen du. Gai desberdinetako hausnarketak egiten ditu, filosofikoak eta teologikoak gehienbat,. eta oso modu pesimista baina ederrean aurkezten ditu.

Robotak gizakiengandik independizatzen diren milurtekoak, espezie berri mutanteen milurtekoak, gerrak, galaxiako hizkuntza bakarraren istorioa...Aldiss-ek oso imaginazio handia duela argi geratzen da, eta oso ondo idazten du gainera. Zerbait kritikatzearren, momentu gutxi batzutan pixka bat gogorra egin zait.

Puntuazioa: 8

2006-02-07

Permalink 19:42:28, Atalak: diesen, 174 hitz  

El sepulcro y otros relatos. H.P. Lovecraft

El sepulcro y otros relatos. H.P. Lovecraft
Argitaletxea: Júcar
sepulcro

Lovecraften liburu nahiko desorekatua. Hiru atal ditu. Lehen atalean Lovecraft forman zegoeneko ipuinak daude, asko gustatu zaizkit:
• “El Sepulcro” ipuin makabroa, enterratzearen eta zoramenaren gaia du.
• “La Festividad”.oso ona, hiltzen garenean jango gaituzten gusanoetaz ari ote da?
• “Encerrado con los Faraones”: protagonista Houdini eskapista da, ipuina berari dedikatu. zion. Oso ona, momia zombie eta guzti!
• ”El Horror de Red Hook”. Honen protagonista bere lana egiten duen polizia bat da; nahiko arraroa da, Lovecraften ipuin gehienetan protagonistak alde iluna bilatzen du, baina hau bakarrik bere lana egiten saiatzen da.
• ”En los Muros de Eryx”. Zientzia fikziozko ipuin beldurgarria, oso ona!!

Hurrengo atalean Lovecraftek gaztetan eginiko lan pasable batzuk daude kasu batzuetan, eta guztiz aspergarri batzuk beste kasu batzutan. Badirudi bizitzako momentu batean fikzioa alde batera utzi eta rolloak idaztea pentsatu zuela (poesiaren ipuin rollazoa, adibidez). Eskerrak ideia hori burutik laster kendu zuela!

Bukatzeko, 3. atalean, interesik gabeko fragmentu batzuk.

Hmmm, puntuatzerakoan problema ederra daukat, lehen ipuinak oso onak dira (8,5), besteak deskartableak (3). Beno, ba....

Puntuazioa: 7,5

2006-02-01

Permalink 10:18:46, Atalak: diesen, 337 hitz  

La Narración de Arthur Gordon Pym. E.A.Poe

La Narración de Arthur Gordon Pym. E.A.Poe
Argitaletxea: Anaya

pym

Oraingo honetan Poek idatzi zuen eleberri bakarraren bigarren irakurketa egin dut. Lehen aldiz, umetan irakurri nuen, eta gustatu zitzaidan, batez ere gosez hitzen daudenean beraien artean zotz egin eta galtzen duena jatea erabakitzen duten momentua. Egia esan, nire buru kalenturientoak klimax guztia apurtu zidan "nos lo jugamos a pajas" irakurri nuenean, barre-algaraka hasi bainintzen:>>:>>. Poe bere hilobian mekaguenka ibiliko da...:>

Bigarren irakurketan berriz ere asko gozatu dut, lehen aldiz baino gehiago gainera!

Oso liburu polemikoa da, batez ere azkenak eskema guztiak apurtzen dituelako (zer arraio gertatzen da azkenean? Pym bizirik zegoela esaten ez du, ba, hasieran?) Poek zatika saldu zuen eleberri hau, beraz badu "folletin" itxura, eta momentu batzuetan Poek "al tun-tun" idazten duela ematen du. Adibidez, txakurra momentu batetik aurrera gehiago ez da agertzen, ematen du beraz ahaztu egiten dela... baina horiek txikikeria batzuk iruditu zaizkit, eta orokorrean kriston liburu ona dela pentsatzen dut.

Badu liburu honek Julio Verneren aberturen zerbait (hasiera), Lovecraft-en berldurrezko fantasiaren zerbait (bukaera), eta gainera Poeren toke berezia (bizirik lurperatzeko beldurra, kanibalismoa...). Narrazioaren aldetik, Michel Bernanos-en "Al otro lado de la montaña"-ren oso itxurakoa da, biak desberdinak izanik. Itsasoaren inguruko anbientazioan, berriz, Melvillek Moby Dick-en egiten duen bezala, pilo bat azalpen ematen ditu eta hitz tekniko asko erabiltzen ditu. Askok hori gogor kritikatzen dute,baina niri bi kasuetan hori asko gustatu zait, liburuan sartu eta istorioa askoz sinesgarriagoa egiten zait eta.

Eta guzti horretaz gain, beti interesa sortu izan didan beste gai bat ere nabarmen agertzen da, antartidara lehen aldiz iristeko ingelesek eta noruegiarrek egin zuten karrera, batez ere ingelesek, Robert F. Scott.en gidaritzapean pasa zituzten kalbarioa, polora heldu eta bigarrenak zirela ikusteko.

poloa

Bueltan denak hil ziren, izoztuta, eta beraien gorpuekin batera Scott-en egunerokoa aurkitu zuten. Bertan, hil ziren egunean idatzita, familiari barkamena eskatzen dio. Poeren eta Lovecraften pertsonaia perfektua.

scot

Bukatzeko kontu bat: Liburu honek baditu bi jarraipen, eta ez edonolakoak:
- Julio Verneren "la esfinge de los hielos"
- Lovecraft-en "En las montañas de la locura"

Puntuazioa: 10

2006-01-28

Permalink 16:06:15, Atalak: diesen, 239 hitz  

Historias sobrenaturales. M.R. James

Historias sobrenaturales. M.R. James
Editoriala: Mirach. Cara oculta.

Liburu hau deskatalogatuta dago, eta azalaren irudirik ez dut inon aurkitu. Honako ipuin hauek biltzen ditu:

- El número trece
- El fresno
- El conde Magno
- ¡Silba, y estaré junto a ti, amigo!
- El tesoro del abad Thomas
- Un cuento escolar
- El jardín de rosas
- El tratado de Middoth
- El maleficio
- Los bancos de la catedral de Barchester
- La parcela de Martin

“Ghost story”-aren klasikoetako bat. Nahiko ondo daude M.R. James-en ipuin hauek, batez ere atmosfera ondo lantzen duelako, eta gaiak oso onak eta beraien artean desberdinak direlako.

Jamesek bere gizartean kokatzen ditu ipuinok, Biktoriar garaian, geroago Stephen King-ek bere lanekin egingo duen bezala, eta gutxika-gutxika beldurrezko elementuak sartzen joaten da.

Beldurrezko ipuin bezala, pixka bat zaharkituta geratu dira. Ez dit beste ipuin askok sortu didaten tentsiorik sortu, eta gehien bat anbiente gaixobera, deprimente, pesimista... falta duelako da. Jamesen ipuinak kanpamentoetan suaren inguruan kontatzeko ipuinak dira, bukaeran erdi txantxetan hartzen diren horietakoak, eta Poe edo Lovecraft-en ambiente ustela falta du (niri gustatzen zaizkidan ipuinak izateko88|).

Beste akatsetako bat beti eskema berdina errepikatzen duela da, ipuin asko jarraian irakurtzen badira aspertzeko arriskua dago.

Total, onena, dudarik gabe, Jamesek duen sormen ikaragarria da, oso gai desberdinak asmatzen ditu. Eta beldurrezko literaturaren bilakaera ikusteko ere oso ondo dago, gaur eguneko idazle askok egiten dutena aspaldi egiten hasi zela ikusteko (bai, King, zugatik ari naiz :>:>), baina hasiberri bati ez nioke gomendatuko.

Puntuazioa: 7

Azken erantzunak

Beldurrezko literaturaren bloga

Blog honetan irakurtzen ditudan liburuak komentatzen joango naiz. Hasiera batean nire buruarentzako egingo dut, urte bukatzean zer irakurri dudan eta impresioak gogorarazteko. Baina baten bati interesatzen bazaio... ba ederto!

Martxoa 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Atalak


Blogak :

powered by
b2evolution