Ikasturtean zehar 4 eta 5 urteko ikasleak Informatika gelako ordenagailuetan “trasteatzen” ibili dira. Haientzako egokiak diren programa batzuk erabili dituzte: Jolas Didaktikoak (Ispilua, Trena), Klik (Gai Orokorrak, Matematika), Menuberriak (Labirintua, Bilar), Txantto (Ipuinak, Marrazkiak) eta ume guztien kuttuna: Tux Paint (“Pingu” izendatu duguna)
Hementxe dituzue euren marrazki batzuk.
GOZA EZAZUE HAIEK EGIN DUTEN BEZALA!!!
Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.