Maiatzean zehar, 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleok irteera polit bat egin dugu Plentziako herrira. Metroz heldu ginen, eta begirale batek lagunduta, Plentziako zubia zeharkatu eta itsasadarraren ezaugarriak aztertu genituen: fauna, alde batetik eta landaredia, bestetik.
Hamaiketakoa Udaletxe ondoko plazan hartu ondoren, hondartzarantz abiatu ginen, hor Ingurumen Gela zegoen eta. Gela ikusi eta gero, hainbat taldek fitxa bat osatu genuen eta beste batzuek, berriz, hondartzan bertan maskor bilketa egin genuen.
Ordu bat eta erdietan ogitartekoak jan genituen eta hondartzan apur bat olgetan egon ostean, metrora poliki-poliki joan ginen eskolara itzultzeko.
Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.