Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-29

Permalink 22:36:14, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Antzezlanak denon artean prestatzen

Euskal Astea... Deustuko ikastetxean!

Ekintza ugari artean antzezlanak antolatu ditugu.

Lehenengo ziklokoek, gure “papera” buruz ikasteaz gain, dekoratuak margotu ditugu.

Hemen duzue geuk egindako lan bikaina. Ederra ezta? Ba... hiru egun hauetan antzokian ikusteko aukera izango duzue. 

               ETORKIZUNERAKO ARTISTAK!!!

      
----------

2008-04-21

Permalink 21:13:52, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Abando-Ibarra-tik paseatuz

Pasa den apirilaren 4.an Abando–Ibarrara joan ginen, 5. eta 6. mailako umeak. Oinez joan ginen eta oinez itzuli ginen. Lehenengo Doña Casilda parkera joan ginen bertan monitoreekin geldituta geunden. Bilboko itsaz museoa ikusi genuen, Euskalduna jauregia eta museoa, estatuak, Oroimenaren pasa lekua, Deustuko zubia, Pedro Arrupe pasa lekua...

Hiru taldetan banatu ginen eta talde bakoitzeko boligrafo eta libreta bat oparitu zizkiguten, datuak apuntatzeko.

Txangoaren bukaeran turistei zenbait galdera egin genien. Nongoak ziren, zergatik etorri diren...

Niri bidaia asko gustatu zitzaidan. Oso ondo pasatu nuen.

                                                                             5. maila
      
----------

2008-04-09

Permalink 22:15:27, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Umeok ere elkarbizitza definitzen dugu

Argazkiak eta marrazkien bidez umeok elkarbizitza ona zer den zehaztu nahi dugu. Egunkarietan topatu argazkiak edo geuk marraztuta irudietan. Begirunea, tolerantzia, laguntza,... Bai kartel politak atera zaizkigun!

                                                                                               6. maila

       

----------

2008-04-06

Permalink 20:58:37, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Txikientzat koroak egiten ditugu

Sei urtekoentzat urtebetetzetarako koroak egiten ditugu. Haurrak dira erregina eta erregeak. Zorionak guztioi. Izena eta guzti. Mila kolore.
Plastilinazko tartatik nahi?
                                                                            6. maila

      

----------

2008-04-03

Permalink 22:24:54, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Deustuko jaiak

  Deustuko jaietan gure eskolako 1. eta 2. mailetako ikasleek euskal kirol txapelketan parte hartu zuten. Eta bai parte hartu benetan! Eurak urten baitziren irabazle.
  Gure ikasle trebe eta indartsuak hauek izan ziren; Lucia, Eukene, Julen eta Ibon.

                    ZORIONAK eta segi horrela.

      

----------

DEUSTU Ikastetxea

Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution