Mezua: Aratusteak 2008

2008-01-31

Permalink 20:42:54, Atalak: Orokorrak  

Aratusteak 2008

Urtero bezala, aurten ere Deustuko auzoan Inauteriak ospatu ziran, Bilbon baino aste bete lehenago. Gure eskolan, urtarrilaren 25ean, ostirala ospatu genituen.

 

Gure aurtengo inauteriak oso kosmologikoak izan dira. Ikasle eta irakasle guztiak espazioari buruzko mozorroak aukeratu zituzten: Haur Hezkuntza osoko umeak, baita urte bikoak ere, astronomoz jantzita ibili ziran. Lehenengo zikloko ikasleak estralurtarrez, bigarren ziklokoak espazioko heroiez eta hirugarrenekoak astronautaz jantzi ziran.

 

Eskolako patioa benetan koloretsu eta distiratsu ikusten zen, nahiz eta eguraldia goibel xamarra izan zen. Talde guztiak bertan desfilatu eta dantzatu ondoren, Deustutik irten ginen, auzotar guztien begi liluratuen aurrean. Benetan egun ahaztezina pasa genuen!! Orain datorren urteko aratusteak heldu arte denok zain egon beharko dugu.

 

GORA ARATUSTEAK!!

     

Zein da?? Harry Potter-en eskola?? Ez!! Deustuko eskola da eta!! Bistan da ze alaia eta koloretsua izan zen Haur Hezkuntzakoen dantza. Astronomo txikiak, bueltaka, planetak eguzkiaren inguruan bezala, Txulalai dantzatu zuten.

     

Inoiz ikusi dituzue estralurtarrik, ultra-heroirik edo astronautarik dantzan?? Guk bai!! Bideo honetan gure eskolan gertatutako une bitxia ikus dezakezue!! Orpo-puntak dantza aukeratu zuten gure espazioko lagunek egun berezi honetarako!!

Erantzunak:

Bidaltzailea: miresle bat. [Bisitaria]
Zein polita, zoragarria benetan!
Urtetik urtera hobetzen zoazte.
Segi horrela.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-05 @ 10:00
Bidaltzailea: Ane eta Asier [Bisitaria]
oso polita izan da.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-13 @ 09:34
Bidaltzailea: IKER ETA IRENE .zurbaranbarriko 5.mailakoak [Bisitaria]
oso orijinalak zarete.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-13 @ 09:37
Bidaltzailea: Nessica eta Nuria zurbaranbarri 5.Mailakoak (bizitaria) [Bisitaria]
Oso polita izan da eta oso orijinala
Permalink-a mezu RSS 2008-02-13 @ 09:41

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

DEUSTU Ikastetxea

Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution