Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-21

Permalink 19:47:37, Atalak: Orokorrak  

Zorionak eta Urte Berri On

                                    
----------

2007-12-19

Permalink 22:45:56, Atalak: Haur Hezkuntza  

Lagunekin

Aste honetan  bost urteko, lehenengo eta bigarren mailako umeek “Baratzean laguneekin” txontxongiloak ikusi genituen eskolako antzokian. Ipuin hauek eskolan lan egiten dira. Oso polita izan zen eta ikasleek gustora parte hartu  zuten. Haurrak berehala identifikatu ziren patataren jarrerarekin.

Gabon zoriontsuak denontzat!

     

----------
Permalink 21:14:29, Atalak: Orokorrak  

Aurtengo barnetegia

Aurtengo barnetegia, azaroaren 19, 20 eta 21ean, Baratzen egon gara. Oso ondo igaro dugu.

Han egin ditugun ekintzen artean, hauek izan dira gure gustukoenak: artoa hartu, pottokan ibili, zura landu, animaliei janaria eman, perretxikoen bilketa, bizkotxoa egin ...

Aipatu behar da jaten primeran eman zigutela.

Barnategi honetako unerik dibertigarrienetarikoak gauak eta azken egunean egindako diskoteka izan ziren. Gauean literetan lo egin genuen eta parranda ere egon zen, andereño aurrean ez zegoenean.

Denok hurrengo batean bueltatzeko irrikan gaude.

                                                                                  4. maila

----------

2007-12-15

Permalink 20:20:57, Atalak: Orokorrak  

Euskararen eguna

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen gure eskolan, beste ekintzen artean umeek zenbait bertso asmatu zituzten eta gero txikienei  abestu. Hona hemen egindako batzuk “Haurrak ikas ezazue” doinuarekin.

Abenduaren  hiruan

euskera eguna

gehiago indartzeko

eskolan egina.

Deustuko eskolan gaude
euskera bultzatzen
ahotik belarrira
gabiltza pasatzen.

Honez gain euskararen egunean egindakoari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, PREST aldizkariko abenduaren alea irakur dezakezue. 

----------

2007-12-13

Permalink 21:53:36, Atalak: Orokorrak  

Gure liburutegia

     
----------

DEUSTU Ikastetxea

Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution