Pasa den urriaren 5ean, 5. eta 6. mailakook eta irakasleak eskolatik irten eta Deustuko metro geltokira joan ginen zinemara joateko. Zinemara heldu ginen eta “Iratxoen erregea” pelíkula ikusi genuen. Hasieran oso astiro zihoan baina gero oso dibertigarria egin zen. Bukatu zenean eskolara bueltatu ginen. Zein ondo pasatu genuen!
Pelikularen sipnosia.
Kile eta Ebiren amona hil zenean bere etxera joan ziren bizitzera. Etxetik hurbil meategi bat aurkitu zuten. Hor iratxo batzuk lurperaturik zeudela konturatu ziren. Baina ez dakite zer egin haiekin, hor utzi ala askatu aita sendatzeko.
5.D maila
Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.