Agur eskola polita agur eskola ez oso handia ni joaten naiz zuri begira. | Agur eskola polita nik beti eramango dizut nire bihotzean baina datorren urtean bisitatzera etorriko naiz. |
Ni beti egon naiz eskola honetan, hiru urte bete ditudanetik. Arraroa egingo zait datorren urtea.
Txikitan jolasten ematen genuen egun osoa, oso dibertigarria zen. Gogoko nuen eskolara etortzea.
Lehen hezkuntzara heldu ginenean ez nuen hain gogoko, etxerako lanak hasi ziren, gero azterketak eta hori ez nuen hain gogoko.
Orain seigarren mailan nago eta datorren urtean Bigarren Hezkuntzara noa. Hemen, eskolan, lagun asko egin ditut eta datorren urtean, lagun asko etorriko dira nirekin. Hori gustuko dut.
Agur lagunei, agur irakasleei, agur eskola maitia!
6.maila
Ekainaren 14an, Bilboko itsasadarrean, Foru Aldundiak arraunketarako txalupa berrien aurkezpen ofiziala egin zuen komunikabide batzuen aurrean.
Aurkezpen honetara 4. eta 6. mailako ikasleok gonbidatu bereziak izan ginen:
TXALUPA HORIEN ARRAUNLARIAK!
Honekin guztiarekin helburu bakarra dago: kirol hau ikasleen artean zabaltzea eta garatzea. Hain zuzen ere, ekainean zehar eskolako hiru taldek parte hartu dugu arraunketa ikastaro txikietan. Hauek direla medio, kirolarekiko lehenengo hurbilketa izateaz gain, itsasadarreko inguruak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu.
Deustuko arraun-klubeko begiraleen laguntzaz hainbat une dibertigarri eta atsegin bizi izan ditugu. Datorren ikasturtean jarraitzeko prest gaude!
Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.