Artxiboak: Maiatza 2007

2007-05-13

Permalink 22:45:39, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Praktika inguru arloan 5. mailakoekin

LAN EGITEKO MODUA

Jarduera. Gelan hartuko dugu munduko esfera eta barruko argia aterako dugu. Ikasleei galdetuko diegu zergatik. (…)

Lurrak berez ez du agirik. Argia kanpoan dago Eguzkiarena da.

Jarduera. Gelako argiak amata eta bonbilla erdian piztu. Inguruan Lurraren esfera inguratuko dugu. Zergatik dago inklinatuta? Zenbat gradu? Zer da eliptika?

Jarduera. Lurrak birak ematen ditu (errotazioa). Zenbat denbora ematen du bira bat emateko? 24 ordu, egunaren denbora. Egin globoaz.

Jarduera. Ilargia Lurraren inguruan. Zenbat behar du bira emateko? 30 egun, hilabetea. Bolatxo bat hari bati helduta bueltak ematen lurraren inguruan. Lurretik zenbat ikusten den argituta erreparatu. Aurrean dagoenean ezer ere ez. Atzean dena. Alboetan erdia.

Jarduera. Neguan, Udan, Ilbetean, Ilberrian, Ilgora, Ilbehera. Umeek seinalatzen dute argazkietan bezala nola sortzen den fenomeno bakoitza.

Jarduera. Noiz sortzen da itzal luzeagoa? Plastilina apur bat jartzen da munduko bolaren gainean.
Noiz ematen du Eguzkiak poloetan? Noiz ez du ematen? (6 hilabetean)
Erantzunak bakoitza paper batean jartzen ditu. Zuzentzen ditugu erantzunak emanez.

Jarduera. Galderak egiten ditugu. Noiz dago zure herria Eguzkitik hurbilen eta zuzenen? Noiz ikusten dugu Eguzkia zeharka?Norantz mugitzen da lurra? Noiz agertu eta desagertzen da Eguzkia? (Ekialdea, mendebaldea). Egunkarian eguzki orduak begiratzen ditugu. Ilargiarenak, mareak.

Eklipsea

----------

2007-05-07

Permalink 00:01:23, Atalak: Lehen Hezkuntza  

Euskal kantak

   Pasa den apirilaren 20an, eta urtero bezala bertsolaritza saioen barruan, euskal kanten emanaldia eskaini zigun gure bertsolariak.

 

   Eskolako 3, 4, 5, eta 6. mailako umeek gogoz parte hartu zuten, kantariaren eta bertsolariaren laguntzaz.

   Giro ederra sortu zen betiko kantak abestuz, nahiz eta goizeko lehen ordua izan.

     
----------

DEUSTU Ikastetxea

Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution