Martxoaren 19 eta 20an, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleok ARTIGAko zabortegira joan ginen. Hor, hondakinen gaia lantzeko aukera izan genuen.
Goizean zehar, aktibitate ezberdinak burutu genituen monitore baten laguntzaz. Besteak beste, bideoa, ikus-entzunezko maketak, birziklapen guneko jokuak, erakusketa interaktiboa...
Baina izugarri gustatu zitzaiguna simuladorea izan zen. Filmak Tamagochi baten bizitza azaltzen zuen, oparitua izan zenetik birziklatua izan arte. Bitartean, eserlekuak mugitzen ziren, paretetan zeuden gauzak...
Amaitzeko, hondakindegian bertan egon ginen. Eta joan baino arinago, opariak: lan koaderno eta multimedia unitate didaktiko bana. Ez dago gaizki!
Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.