Ikasturtean zehar 4 eta 5 urteko ikasleak Informatika gelako ordenagailuetan “trasteatzen” ibili dira. Haientzako egokiak diren programa batzuk erabili dituzte: Jolas Didaktikoak (Ispilua, Trena), Klik (Gai Orokorrak, Matematika), Menuberriak (Labirintua, Bilar), Txantto (Ipuinak, Marrazkiak) eta ume guztien kuttuna: Tux Paint (“Pingu” izendatu duguna)
Hementxe dituzue euren marrazki batzuk.
GOZA EZAZUE HAIEK EGIN DUTEN BEZALA!!!
Maiatzaren 27an, 1. mailako ikasleok Bidarte Liburutegira joan ginen.
Haur aretoan, besteak beste, Maite izeneko ipuin kontalaria entzun genuen, Liburutegiko ipuinak ikusi eta irakurri genituen eta amaieran hango arduradunak azaldu zigun zer egin behar genuen bazkideak izateko.
Egia esan, ekintza hau asko gustatu zitzaigun.
Maiatzean zehar, 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleok irteera polit bat egin dugu Plentziako herrira. Metroz heldu ginen, eta begirale batek lagunduta, Plentziako zubia zeharkatu eta itsasadarraren ezaugarriak aztertu genituen: fauna, alde batetik eta landaredia, bestetik.
Hamaiketakoa Udaletxe ondoko plazan hartu ondoren, hondartzarantz abiatu ginen, hor Ingurumen Gela zegoen eta. Gela ikusi eta gero, hainbat taldek fitxa bat osatu genuen eta beste batzuek, berriz, hondartzan bertan maskor bilketa egin genuen.
Ordu bat eta erdietan ogitartekoak jan genituen eta hondartzan apur bat olgetan egon ostean, metrora poliki-poliki joan ginen eskolara itzultzeko.
Euskal Astea... Deustuko ikastetxean!
Ekintza ugari artean antzezlanak antolatu ditugu.
Lehenengo ziklokoek, gure “papera” buruz ikasteaz gain, dekoratuak margotu ditugu.
Hemen duzue geuk egindako lan bikaina. Ederra ezta? Ba... hiru egun hauetan antzokian ikusteko aukera izango duzue.
ETORKIZUNERAKO ARTISTAK!!!
Pasa den apirilaren 4.an Abando–Ibarrara joan ginen, 5. eta 6. mailako umeak. Oinez joan ginen eta oinez itzuli ginen. Lehenengo Doña Casilda parkera joan ginen bertan monitoreekin geldituta geunden. Bilboko itsaz museoa ikusi genuen, Euskalduna jauregia eta museoa, estatuak, Oroimenaren pasa lekua, Deustuko zubia, Pedro Arrupe pasa lekua...
Hiru taldetan banatu ginen eta talde bakoitzeko boligrafo eta libreta bat oparitu zizkiguten, datuak apuntatzeko.
Txangoaren bukaeran turistei zenbait galdera egin genien. Nongoak ziren, zergatik etorri diren...
Niri bidaia asko gustatu zitzaidan. Oso ondo pasatu nuen.
5. maila
Eskolako aldizkari digitala. Paperezko aldizkaria, "GURE TXOKOA", egiten hasi ginen. Ondoren CD euskarria erabili dugu. Oraingo honetan blogaren bidez, gure aldizkari digitala sortzen saiatuko gara.