Ez nagoelako ados

2008-04-09

Beno, hemen nago lehenengo aldiz. Idaztea ez da hoberen egiten dudana, baina batzuetan ezin dugu gehiago. Bai, ezin dugu gehiago. Ez naizelako bakarra gertatzen zaiona. Ezin gara ixilik geratu gertatzen diren zenbait gauzen aurrean. Etxebizitza, politika, gai sozilak, lana,...

Lehenengo sarrera honetan gaia hau izan da: eusko jaurlaritzak azkeneko grebaren aurrean hartutako erabakia! Soldatatik dirua deskontatzeko garaian ez du greba bezala kontsideratu baizik eta lan hutsegitea.

Egia esan ni ez nintzen konturatu ere. Kriston dirutza deskontatu zidatela konturatu bai baina tira... Zorionez beste batzuk konturatu eta aditzera eman digute: nere erabakia ez omen da greba egitea izan; egun horretan lanera ez joatea erabaki nuen! Hutsegite arin bat egin dut!

Nere greba egiteko eskubidea kendu didate? Ikastetxeetatik bidalitako informazio orrian hutsegitearen arrazoia GREBA ZEN! Zeinek hartu du greba ez izatearen erabakia? Zergatik egin da ezkutuan? benetan oso oso moskeatuta nagoela... Erabaki politikoa izan da?

Jakin nahiko nuke ea besteek greba egiterakoan, udaletxeak, lantegiak,... trataera berdina eman al diete? Ondo iruditzen al zaigu?

Beno, bota dut!!

Hala da, blogari berria naiz eta hitzegin beharrak eragin dit blog hau irekitzea.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

desadostasun

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Estekak

    Artxiboak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution