2010 EKOTURISMO
2010ean Deba, Mendaro eta Mutriku inguruak ezagutzeko ibilbide gidatuak antolatu dira. Ibilbideak kostaldean eta barnealdean gauzatuko dira bai oinez eta baita bizikletan ere eta Izarraitz inguruan espeleologia egiteko aukera ere eskaintzen da.
Informazio gehiago www.ostolaza.org helbidean DEBANATURA atalean
Deba ibaia bizirik
DEBA IBAIAREN ETA BERE ERRIBERAREN HOBETZE ETA ERRESTAURAZIO PROIEKTUA
Ingurumen programa hezgarria:
DEBA IBAIA BIZIRIK: “IKASGELA DEBA IBAIAN”
Deba ibaia bizirik: ikasgela Deba ibaian proiektuak, ikasleek ibaia denbora librerako eta gozamenerako gunetzat hartzea nahi du. Horrela, ibaiko ekosistemen ingurumen aberastasuna ezagutu ahalko dute eta gestioaren eta problematikaren giza konplexutasuna ulertzeko balio lezake.
Ikasleen parte hartze zuzenarekin berreskuratu nahi da Deba ibaia Debako udalerrian. 2009ko udaberrian zehar kanpo ekintza desberdinak egingo dira helburu honi zuzenduak.
Parte hartu nahi duen oro, bai ikastetxeak eta baita gizbanakoak, gurekin harremanetan jar dadila.
(DebaNatura Ingurumen Heziketarako Elkartea- 943 19 11 72- debanatura@hotmail.com)
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK
HELBURUAK
ü Ikasleek ibaien eta batik bat Deba ibaiaren ikuspuntu ekosistemiko eta soziokulturalarengan duten pertzepzioa bultzatzeko oinarrizko informazioa ematea.
ü Ibaiertzeko ekosistemaren berreskurapenerako jarduerak aurkeztea.
ü Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea Deba ibaiaren ezagutzan, kontserbazioan eta hobekuntzan.
ü Ikasleak inguru naturalera hurbiltzea.
ü Ikasleak, gizarteko parte gisa, gure ibaien babes eta kontserbazioaren garrantziaz ohartaraztea.
ü Deba ibai ekosistemaren kalitatea hobetzen laguntzea.
ü Ibaiaren, eta orokorrean ingurumenaren inguruan ardurak hartzea.
ü Ezagutza eta inguruaren balorazioaren bidez jarreran aldaketak bultzatzea.
ü Deba Ibaiarekiko landare inbaditzaileek sortarazten duten problematikaz ohartzea.
EDUKIAK
ü Gure inguruko ibaiei buruzko hasierako ideiak. Deba ibaia.
ü Ibaien alderdi fisiko-biologikoak.
ü Ibaien erabilera sozio-ekonomikoak eta hauen garrantzia ekonomian eta ingurumenaren kalitatean.
ü Deba ibaiaren inguruko ingurumen arazoak.
ü “DEBA IBAIA BIZIRIK”: Deba ibaiaren eta bere erriberaren hobetze eta errestaurazio proiektua kontzientziatzeko eta parte hartzeko programaren aurkezpena. Deba ibaiaren aldeko proposamen didaktiko eta parte hartze zuzenaren aldekoak.
ü Ibilaldiak, irteerak ibaian zehar bakarka eta taldeka ulertzeko modu hobe baterako.
PARTE HARTZAILEAK
Debabarrenako ikastetxeetako ikasleak batez ere eta beste giza taldeentzat ere zuzendu liteke.
METODOLOGIA
IKASGELA DEBA IBAIAN ekimenak Deba ibaiaren inguru naturalarekin erlazionatutako jarduera desberdinak ditu bere baitan. Jarduera hauen bidez Deba ibaiaren ezagutza eta berreskurapenean parte hartze zuzena bultzatu nahi da.
Kontzientziazio eta dibulgazio lanak eginaz, Debabarrenako ikasleei zuzendutako egitarau hezgarri baten bidez, beraiek izango dira protagonista eta programaren garapenean parte hartuko dutenak.
Programa hau aurrera eramateko, ekintza hezigarri desberdinak, azalpen desberdinekin konbinatuko dira. Horrela, ondorengo egitura edukiko luke:
1. Gelako lana. Lehenengo, ikastetxean bertan kanpoan egingo den ekintzaren inguruko azalpenak jasoko dituzte, lana erraztu asmoz eta euren ezagutza zabaldu nahian. Azalpen hauei “Deba ibaia bizirik” ibaiaren inguruko erakusketa mugikorrarekin lagunduko zaie.
2. Ikastetxean landutako zenbait irizpide eta eduki azaldu ondoren, Deba ibaia “in situ”, hau da, ibaiarekin harreman zuzena izateko Deba itsasadarraren ibaiertzetik irteera bat burutuko da. Horrela, kanpoko ekintzak izango lirateke jarduerak nagusiak. Bertan ikasleek Deba ibaiaren berreskurapenean parte hartze zuzena izateaz gain, eurek Deba ibaiaz duten ezagutza handitzea du helburu.
Azken finean, Deba ibaiaren ingurua ingurumen eskola handi gisa erabiliko da. Eskola honetan, hezitzaile espezializatuen laguntzaz, inguruan bertan jarduerak eginez gazteen kontzientziazioa bultzatuko da.
3. Azkenean, gure ibaiaren alde hausnarketa eta konpromisu bat non ikasleek proposaturiko zenbait irizpide dekalogo batean jasoko diren.
LANDUKO DIREN HAINBAT ARLO
a. Reynoutria japonicaren kontrol eta erradikazioa.
b. Erriberako basoa.
c. Artzabalgo erriberaren birlandaketa.
d. Zuhaixken hesiaren sorrera Irarrazabalko ihitakoaren ondoan.
e. Lezka hostozabalaren presentziaren berreskurapen eta hobekuntza.
“DEBA IBAIA BIZIRIK” ERAKUSKETA
EDUKIAK
ü Deba ibaia, eskualdeko bizkar hezur gisa.
ü Natur eta paisaia alderdiak. Deba ibaia eta bere isurialdea.
ü Deba ibaiaren eta bere ibaiertzen ezaugarriak.
ü Deba ibaiko ibai sistemaren hidrologia eta ekologia.
ü Deba ibaiaren biodibertsitatea. Estuarioa.
ü Presiorik eta inpakturik nagusienak.
ü Landare eta animalia exotiko inbasoreak.
( * Erakusketa hau “Deba ibaia eskualdeko bizkar hezurra” erakusketaren osagarria litzateke. Azken erakusketa hau DebaNatura Elkarteak bultzatzen du eta etorkizunean Deba bailara-ibaiaren historiari buruzko Interpretazio Zentruko ekipamenduaren parte izaten lagunduko du. Interpretazio Zentru hau Kultur Elkartearen kultur etxeko egoitzan (J.M. Ostolaza kalea, 12 – 20820 DEBA) egin nahi da. Kultur Elkarteko Zuzendaritzari egin zitzaion proposamen hau 2008ko maiatzaren 15eko bileran onartu zen.
KRONOGRAMA
URRIA 08 | AZAROA 08 | ABENDUA 08 | URTARRILA 09 | OTSAILA 09 | MARTXOA 09 | APIRILA 09 | MAIATZA 09 | EKAINA 09 | UZTAILA 09 | ABUZTUA 09 | IRAILA 09 | OCTUBRE 09 | |
Proiektuaren hasierako bilera | |||||||||||||
Antolaketa | |||||||||||||
Erakusketa eta Tailer-irteera |
|

Zabaldu
Bildu
Twitter
Ingurumen Heziketarako Elkartea
Ostolaza kalea 12, P.K. 33
20820 DEBA (GIPUZKOA)
debanatura@hotmail.com
943 19 11 72/ 695 783 656
