Bukatu da txiste lehiaketa eta baditugu irabazleak. 24 txiste jaso ditugu eta, botoak kontatu ondoren, honakoak dira boz gehien jaso dituztenak:
1A MAILA
1. Oier Jaio (14 puntu)
Euskara klasean irakasleak ikasleari:
- Ea Txomin! Nola esaten da puerta euskaraz?
- Atea.
- Oso ongi. Eta puerto?
- Ateo.
2. M. Carmen Ladera (7 puntu)
Gizon bat farmazia batera sartzen da eta farmazilariari galdetzen dio:
- Nerbioentzako pastillak ba al dituzu?
- Bai gizona – erantzuten dio farmazilariak.
Eta besteak esaten dio:
- Ba,... har itzazu lau, hau lapurreta da eta!
3. M. Carmen Ladera 7 puntu
Hor dabil gizon bat kalean txerri batekin, eta lagun batekin topo egiten du.
- Zer ari zara txerri horrekin?
- Ezer ez, zozketa batean tokatu zait.
- Eta zer egin behar duzu berarekin?
- Etxean utzi, ohe azpian.
- A zer usaina, ezta?
- Izorra dadila!
1B MAILA
1. Amparo Piñeiro, 21 puntu
Madrilera joan zen baserritar batek galdetu zion bati:
- “Puerta del Sol”era joateko mesedez?
- Berrogeita hemeretzigarren autobusa hartu behar duzu.
Handik lau ordura berriro ikusi zuen baserritarra autobusaren zain eta galdetu zion:
- Baina hemen zaude oraindik?
- Bai, berrogeita hamabi autobus pasatu dira oraindik.
2. Luci Molina, 12 puntu
Txikitako bi lagunek:
- Zu ezkondu baino lehen zure emaztearekin oheratu zinen?
- Ni ez, eta Zu?
- Beno, nik ez nekien berarekin ezkonduko zinela....
3. Jose Luis Fernandez, 5 puntu
Gaixoa medikuaren kontsultara joan da eta gaizki sentitzen dela baina bizi nahi duela esaten dio.
- Asko erretzen duzu?
- Ez Jauna, Ez dut inoiz erre.
- Eta edan?
- Ezta ere.
- Beharbada gehiegi jango duzu?
- Ez, oso gutxi jaten dut.
- Berandu oheratzen zara?
- Ez hamarretarako, ohean egoten naiz.
- Beno, beno, eta andrekin ibiltzen zara?
- Ez, ez daukat “bizio txarrik”
- Orduan, zuk zertarako bizi nahi duzu?
2=3.MAILAK
1. Carmelo Menezo, 13 puntu
- Ea, Jaimito, nola dute izena Jaén-en jaio direnek?
- Guztiek???????
2. Joseba Aranzamendi, 11 puntu
Piano eta Organo irakasle entsutetzu eta herrian mirestu batek abade baten telefono dei-abisoa hartzen du .Abiso horretan abadeak bere 85. urtebetetzea zoriontzeko bisita egingo diola adierazten dio andereari.
Ailegatu da eguna eta atetik sartzen da egongelara gure apaiza. Han zegoen pianoa egongelaren leku egokienean. Toki guztietatik ikus genezakeen hain tarte ederrak eman zizkigun piano famatua. Baina hurreatu ahala, zerbait arraroa ikusi zuen piano gainean; urez beteriko beirazko pitxar bat zegoela ohartzen da gure gizona eta pitxar honen barruan kondoi bat igerian ikusten du. Harrituta geratzen da apaiza: ezin du sinetsi bere begi aurrean ikusten duena eta harridura hau nahi du disimulatu irakaslearen aurrean.
Une baten ostean, kafetxo bi hartu eta agurearen bizitzaren inguruko pasasizoak komentatu eta gero, apaizaren harridura ez da amatatu oraindikan. Aztoratuta dago. Baina ezin du jasan jakinmina eta bere “zuhurtasunari”amore emanda hauxe esaten dio irakasleari:
- Barka ezazu, gizalaba, baina, argituko zenidake zer den pianoaren gainean daukazun gauza hori.
- Bai noski, zoragarria da –erantzuten dio irakasleak- Iaz, herrian paseatzen nenbilela, derrepentian sobre txiki bat ikusi nuen. Sobre horrek honela esaten zuen “Organoan kolokatu, heze mantendu eta gaixotasun guztiak prebenituko dizkizu”. Eta Ordutik aurrera ez da etxe honetan gripe bat ere sartu.
3. Carmelo Menezo, 9 puntu
Elkarrizketan zeuden bi neska, eta batek esan zion besteari:
- ¡Ai! Gaur 6 urte eta gero, nire senargaiak ezkontzari buruz hitz egin dit.
- Eta, zer esan dizu?, - galdetu zuen besteak.
- Emaztea eta bi seme-alaba dauzkala.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta segi umore on horrekin![]()
Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, eta euskaltegiaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan, antzerki-emanaldia izango dugu Debako Kasinoan, arratsaldeko 7:00etan.
Antzezlanak "Euskara sencilloaren manifestua" du izena,eta bertan, modu barregarrian, euskara-ikasleon penak eta pozak azalduko dizkigute Maskarada taldeko Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek.
Barrez lehertu nahi baduzu, zatoz bihar antzerkia ikustera!
Azaroaren 17an Oscarrek udako oporretan Islandiara egindako bidaiaren berri eman zien taldekideei. Azalpenarekin batera, Islandian ateratako argazkiak ere erakutsi zituen. Islandia oso lurralde berezia da, eta zenbait datu jakingarri eman zituen Oscarrek. Esaterako, 300.000 biztanle ditu Islandiak eta %90 Reikiavik-en bizi dira. Herriak oso sakabanatuta daude eta batetik bestera hiru ordu inguruko bidea dago autoz. Hona hemen argazkietako batzuk:
Ipar-mendebaldean dagoen herri txiki bat.

Hegoaldean dagoen laku bolkanikoa.

Iparraldean dagoen glaziarreko zati bat itsasoratzen denean. Izotzak kolore urdina bakarrik islatzen du, beraz, izotzak zenbat eta dentsitate gehiago eduki orduan eta gehiago islatuko da kolore urdina.
Eskerrik asko, Oscar, zure argazki zoragarriengatik!
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.
