Artxiboak: Azaroa 2008

2008-11-19

Permalink 15:53:09, Atalak: debabe  

Txiste-lehiaketa

Honezkero jakingo duzen bezala, txiste-lehiaketa antolatu dugu euskaltegian. Ondorengoak dira arauak:

1. Banaka edo taldeka har daiteke parte.

2. Hiru txiste aurkez daitezke gehienez.

3. Hiru maila egingo dira:

  • 1A maila
  • 1B maila
  • 2. eta 3. mailak

4. Txisteak idatziz aurkeztu behar dira abenduaren 4a baino lehen.

5. Txisterik onenak aukeratzeko bozketa egingo da euskaltegian, abenduraren 9tik 11rako astean.

6. Maila bakoitzeko irabazleek 20 euroko saria jasoko dute abenduaren 17an.

7. Txisterik onenak euskaltegiko blog honetan jarriko dira.

Beraz, animo eta idatzi txisteak lehenbailehen. Inspirazio bila bazabiltzate, IKASBILen txiste mordoa aurkituko duzue. Esaterako, honako hau:

Astoa salgai

Bi lagun elkartzen dira kalean, eta batak esaten dio besteari:

-Asto bat daukat, eta berak etxeko lan guztiak egiten ditu: gosaria prestatu, garbitu, gosaldu, umeak eskolara eraman, eta abar...

Eta besteak esaten dio:

-A...Bai? Horrelako asto bat eduki behar dut. Salduko al didazu? Ehun mila emango dizut.

-Ez,ez. Ez dago salgai. Horrelako asto bat oso ona da, eta ezin da erraz aurkitu.

-Bai, bai, baina nik behar dut. Berrehun mila emango dizut.

-Ezetz, hain asto ona...

-Beno, azken eskaintza: bostehun mila.

-Beno, beno, zuretzat izango da.

Aste bat pasa ondoren, berriro ere elkartzen dira bi lagunak.

Astoa erosi zuenak, oso haserre, esaten dio besteari:

-Zer demontre saldu zenidan? Asto horrek ez du egiten ezer, dena apurtu eta ostikadak eman bakarrik.

-Bai, bai...horrela hitz egiten baduzu astoari buruz, ez duzu inoiz salduko.

Durangoko Udal Euskaltegitik jasotako txistea, seigarren urratseko Martak eta Ludik idatzia.

----------

2008-11-11

Permalink 09:17:28, Atalak: Kultur gomendioak  

Asisko Urmeneta euskaltegian

 

Gaur, arratsaldeko 7:30ean, Asisko Urmeneta marrazkilariak hitzaldi interesgarria eskainiko digu Elgoibarko Kultur Etxean. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: "Como aprender a hablar euskara en cuarenta años y un día, fácilmente". Barren aldizkarian egin dioten elkarrizketan zera dio Asiskok: "Hitzaldia bera pentsatuta dago euskara ikasten ari direnentzako, edo ikasi baina euskaldunberri gordi-gordinak direnentzako; edo erabiltzen ez duten euskaldun zaharrentzako eta euskaldun den ororentzako. Baina, betiere, erabilera eta motibazioa sustatzen ditugu; batez ere motibazioa landu denon artean."

Animatu eta etorri!

----------

2008-11-05

Permalink 11:40:52, Atalak: Kultur gomendioak  

Grönholm metodoa

 

 

 

Datorren ostiralean, azaroak 7, gaueko 22:15ean, oso antzezlan interesgarria izango dugu Elgoibarko Herriko Antzokian. Merezi du joatea: dibertigarria da eta ulertzeko ere ez du aparteko zailtasunik.

Gehiago jakiteko jo GARAko orrira

 

----------

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution