Euskara ikasteko beste baliabide bat dugu interneten www.hiru.com gunearen barruan: "ikasten" du izena eta doakoa da. Bertan aurki daitezke, besteak beste, ariketak, azalpenak, entzungaiak, eta bestelako hainbat jarduera, mailaka eta txuku-txukun jarrita. Erabili ahal izateko, izena eman besterik ez duzu!
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.