Bihar, irailak 26, Europako Hizkuntzen eguna da. Hori dela eta, hainbat ekitaldi eta ospakizun izango da han eta hemen. Sagardoetxeak ere lehiaketa bat antolatu du euskaltegietako taldeei zuzenduta.
Guk ere proposamentxo bat egin nahi dizuegu: idatzi mezu bat blog honetan bertan galdera honi erantzunez: Zuri zer ematen dizu euskara ikasteak? Orri barrenean agertzen den erantzun botoia sakatu eta mezua idatzi besterik ez duzue egin behar.
Ideiak hartzeko eta umore pixka batekin hasteko iragarki polita aurkitu dugu Zertzeladak blogean.
Zorionak eta animoak hizkuntz ikasle guztioi!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.