Gaur, ostirala, gure sheriffa Elgoibarko kaleetan ibili da propaganda banatzen. Bizkai aldetik etorri zaigu eta Elgoibarko jendea oso jatorra dela esan digu. Zaldia non zuen ere galdetu omen diote. Ondorengo argazkietan ikus dezakezue lanean:


Gogoratu, azkenik , datorren asteko ostiral goizean Mutrikun eta arratsaldean Deban ibiliko dela. Ea orduan zaldi eta guzti azaltzen zaigun!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.