
Txartelean dioen moduan, Udal Euskaltegikook ikasle bila gabiltza: 16 urtetik gorakoa baldin bazara, gizona edo emakumea, bertakoa edo atzerritarra, ikaslea, langilea, langabetua edo jubilatua eta... euskara ikasteko gogoa, premia edo borondatea baduzu, agian zu izango zara aurkitu nahi dugun pertsona!
Irailaren 15ean hasi eta irailaren 26a arte Gipuzkoako 20 herri ezberdinetan izango da "Wanted" 08/09 kanpainaren sheriffa. Beraz, ez harritu zure herrian ondorengo bideokoa bezalako sheriffa ikusten baduzu:
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.