Pasa den ostegunean Rosa Marik Plaentxin duen "Irure" baserrira joan ginen afari merienda bat egitera. Baserria oso dotorea da eta bertatik ikusten diren paisaiak ikaragarriak: Karakate, Arrate, itsasoa,... Rosak entsalada berezi bat prestatu zuen, Oscarrek enpanadak, Corok tortillak, Toñik eta Sistok hestebeteak eraman zituzten, Milak edariak eta andereñoak Bergarako tostoi eta erreilenoak. Afal ondoren, eta tripa majo beteta, solasaldi luze baten ondoren, 22:30ean etxera.



DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.