Aurrekoan genioen moduan, Mikel Markezek herri kantei buruzko ikastarotxoa eskaini zigun herriko euskaltegietako ikasle eta irakasleoi. Saioak oso ondo irten ziren: azalpenak oso egokiak izan ziren eta gustura jardun genuen kantuan. Horren berri dakar gaur elgoibarren weborriak ere. Bertatik hartu dugu argazkia, eta bideoa ere badago. Ikusi, merezi du eta.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.