Artxiboak: Ekaina 2008

Debako 1B taldeko ikasleok baserrian

2008-06-12

Pasa den ostegunean Rosa Marik Plaentxin duen "Irure" baserrira joan ginen afari merienda bat egitera. Baserria oso dotorea da eta bertatik ikusten diren paisaiak ikaragarriak: Karakate, Arrate, itsasoa,... Rosak entsalada berezi bat prestatu zuen, Oscarrek enpanadak, Corok tortillak, Toñik eta Sistok hestebeteak eraman zituzten, Milak edariak eta andereñoak Bergarako tostoi eta erreilenoak. Afal ondoren, eta tripa majo beteta, solasaldi luze baten ondoren, 22:30ean etxera.

Ikasleek aukeratutako abestiak

2008-06-09
Mikel Markez zetorrela eta, Elgoibarko bigarren mailako taldeetan geure gustuko abestiei buruz hitz egin dugu. Ikasle batzuek gustuko dituzten edo noizbait gustuko izan dituzten abesti batzuen berri emango digute ondorengo audioetan. Entzun, merezi du eta.

Piliren abestia: Olvidame y pega la vuelta

p>

Elenaren abestia: Mariñelaren zai

Mariaren abestia: Zoramena

p>

 

Abestien letrak, berriz, hemen dituzue:

 Olvidame y pega la vuelta

 Mariñelaren zai

Zoramena

Mikel Markez euskaltegietako ikasleekin

2008-06-02

 

Aurrekoan genioen moduan, Mikel Markezek herri kantei buruzko ikastarotxoa eskaini zigun herriko euskaltegietako ikasle eta irakasleoi. Saioak oso ondo irten ziren: azalpenak oso egokiak izan ziren eta gustura jardun genuen kantuan. Horren berri dakar gaur elgoibarren weborriak ere. Bertatik hartu dugu argazkia, eta bideoa ere badago. Ikusi, merezi du eta.

 

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution