Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-26

Permalink 11:18:30, Atalak: debabe  

Mikel Markez Elgoibarren euskara ikasleekin

 

Datorren ostegunean, maiatzak 29, Mikel Markez abeslariak kantu ikastaroa eskainiko du Elgoibarko Kultur Etxeko ganbaran. Ikastaroa euskara ikasten diharduten ikasleentzako antolatu dugu Udalak, AEK-k eta Udal Euskaltegiak, eta doan izango da.

Hiru saio emango ditu Mikelek, 10:00etan, 16:00etan eta 19:00etan eta batik bat kantu tradizionalak jorratuko ditu.

Errenteriako abeslaria aspalditik dabil kantu ikastaroak ematen. Guztira, zortzi disko kaleratu ditu. Azkenengoan, "Zure begiek, bilduma" izenekoan, Markezek hogei urteotako ibilbide musikala laburbildu du.

Hona hemen Zure begiek kantuaren bideoklipa:

buruzko anekdota polita kontatu zuen Mikelek "Horrelakoa da bizitza" saioan. Patxitrapero blogean aurkitu dugu.

 Animatu eta hartu parte ikastaroan!

----------

2008-05-23

Permalink 09:56:30, Atalak: debabe  

Film berriak eukaltegiko bideotekan

Euskaraz egindako edota euskarara bikoiztutako film berriak ditugu euskaltegian. Ikusi nahi badituzue, jo bideotekara edo galdetu irakasleari. Honakoak dira filmak:

Eutsi 

Azti ikaslea

Otsoen ituna

Mothman

George eta herensugea

Oliver Twist

 

 

----------

2008-05-19

Permalink 17:49:29, Atalak: debabe  

Euskara-gaztelania hiztegia sakelako telefonoan

Hona hemen berri interesgarria ikasleontzat, batez ere, mugikorra erabiltzen duzuenontzat:  

Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango da eskuko telefonoan. Edonork nahi duenean jaitsi ahal izango du hiztegia SMS Premium sistemaren bitartez. Hiztegia hitza idatzi eta 5464 zenbakira igorri behar da mezua aplikazioa jaisteko.

Informazio gehiago

----------

2008-05-14

Permalink 12:08:10, Atalak: debabe  

Euskaltegiko lehiaketako irabazleak

Dagoeneko badakigu zein diren bukatu berri deen lehiaketako irabazleak:

Elgoibarren goizeko 1B mailako taldekoak ditugu irabazleak. Lan bikaina egin dute eta, asko saiatuta, 24 puntu lortu dituzte. Deba eta Mutriku herrietako irabazlea, berriz, Debako 2. mailako taldea dugu. Hauek ere gogor saiatu dira eta 25 puntu lortu dituzte. Esan beharra dago Debako beste hiru taldek ere puntu kopuru bera lortu dutela eta azkenean irabazlea zozketa bidez erabaki dela. Dakizuenez, talde irabazleak 80 euroko saria jasoko du. Zorionak denoi eta irabazleok gozatu zuen sariarekin!

Hona hemen saridunak eta ikasleek esandakoak lehiaketari buruz:

Elgoibarko goizeko 1B mailako ikasle batzuk Susana irakaslearekin

"Asko gustatu zaigu. Ez gara aspertu. Probarik zailena Euskal Herriko txokoei buruzkoa izan da eta errazena, berriz, "Galde debalde" izenekoa. Azkena ere, loreei buruzkoa, nahiko erraz egin dugu, taldean loreen gainean dezente dakien bat daukagu eta".

"Sariarekin afaritxo bat egingo dugu elkarte batean"

 Debako 2. mailako ikasle batzuk Itziar irakaslearekin

"Dibertigarria iruditu zaigu. Gauza asko ikasi dugu. Galderei dagokienez, denetik egon da; Euskal Herriko txokoena oso zaila izan da"

"Merienda bat edo afaria egingo dugu sariaren diruarekin" 

----------

2008-05-12

Permalink 18:02:41, Atalak: debabe  

1. eta 2. mailako azterketak

Datorren larunbatean, maiatzak 17, izango dira 1. eta 2. mailako azterketak, Elgoibarko euskaltegian. 1. mailako azterketa goizeko 9:00etan izango da eta 2. mailakoa, berriz, 11:30ean. Dena den, ordu laurden lehenago etortzea eskatzen dizuegu, atzerapenik ez izateko. Beraz, lehenengo mailakoak etorri 8:45ean eta bigarren mailakoak 11:15ean. Azkenik, 3. mailako azterketa maiatzaren 24an izango da. Animo eta zorte on guztioi! 
----------

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution