Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-23

Permalink 16:42:51, Atalak: debabe  

Euskara sencilloaren manifiestoa

 

Elgoibarko Udalak eta herriko euskaltegiek "Euskara sencilloaren manifiestoa" antzerki-emanaldia antolatu dute. Antzezlana datorren ostiralean, apirilak 25, izango da, gaueko 22:00etan, Kultur Etxeko sotoan.

 

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek euskara ikastearen gazi-gozoez dihardute antzezlanean eta benetan gomendatzen dizuegu joatea.

Antzezlanari edo aktoreei buruz gehiago jakin nahi baduzue, irakurri HABE aldizkariko elkarrizketa.

 

----------

2008-04-09

Permalink 16:21:10, Atalak: debabe  

Euskara-agiriak konbalidatzeko markoa aurkeztu dute

Azkenean iritsi da konbalidazioa! Gaur bertan aurkeztu dute markoa eta dekretua bera apirilaren 15ean argiratuko dute. Bat baino gehiago poztuko da berri honekin, izan ere, HABEren agiriren bat edukiz gero (1. edo 2. mailakoa), ez du perfila lortzeko azterketa egin beharko. Albistea osorik irakurtzeko joan ikasbilera.
----------

2008-04-08

Permalink 16:43:35, Atalak: debabe, umorea  

Euskaraz ongi hitz egitea oso erraza da

Umorearen atalera ekarri nahi dugu interneten Karrajua blogean, aurkitu dugun bideo hau. Dirudienez, Bartzelonako Euskal Etxeko lehenengo mailako ikasle-irakasleek egina da eta Euskaltube-n dago. Ea gustatzen zaizuen!

 

----------

2008-04-02

Permalink 12:19:18, Atalak: Kultur gomendioak  

APAIZAC HOBETO bideo emanaldia Mutrikun

Gaur arratsaldeko 7:30ean APAIZAC HOBETO espedizioaren gaineko bideo emanaldi interesgarria izango dugu Mutrikun, Zabiel kultur-etxean. Bertan izango da Jon Maia ere, espedizioan parte hartu eta hari buruzko liburua idatzi zuena. Dudarik gabe, ekintza interesgarria abentura eta bidaiak gustuko dituztenentzat. Gainera, ziur gaude izenburu bitxi horren (Apaizac hobeto) nondik-norakoak ere azalduko dizkigula Jon Maiak. 

----------

2008-04-01

Permalink 16:51:31, Atalak: debabe  

EUSKALTEGIKO LEHIAKETA!

Urtero bezala, aurten ere lehiaketa mundiala antolatu dugu euskaltegian. Honezkero jakingo duzuen bezala, astero hainbat galdera jarriko ditugu gelan taldeka erantzuteko. Bost aste iraungo du lehiaketak eta puntu gehien lortzen duen taldearentzako saria: 80 eurotzar! esan bezala, galderak, argazkiak,... euskaltegian izango dituzue. Animatu eta parte hartu!!!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution