Joan den astean San Blas opilak egin zituzten Debako iluntzeko 1B mailako taldekoek. Asteazkenean orea egin ondoren, ikasle bakoitzak zati bat hartu zuen etxeko labean sartzeko. Eta hurrengo egunean, ostegunean, euskaltegian bertan dastatu zituzten etxetik ekarritako opilak. Ondorengo argazkietan gelako ikasleak eta irakaslea ikus ditzakegu sanblasak egiten umore ederrean!





DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.