Artxiboak: Otsaila 2008

2008-02-25

Permalink 12:12:56, Atalak: debabe, umorea  

Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa

Laster azterketak izango dituzte Osakidetzan. EGAko ikasleek ere deialdi irekiko atariko proba egin dute asteburuan. Giro honetan gabiltzala, berri bitxi hau irakurri dugu "karrajua" blogean: "Gasteizen 10etik 1ek baino ez du ondo egiten CACa."  CAC hori Certificado de Aptitud en Castellano da eta, albisteak dioenez, Gasteizen egindako azterketa batean oso emaitza kaxkarrak atera dituzte gaztelania azterketa batean. Karrajua blogean bertan Wazeman/k-ekoen sketch honi lotura egiten zaio. Guk hemen jarri dugu, ikustea merezi du eta.

azterketaren beraren zenbait alderdi eztabaidagarri gorabehera, bada pentsarazi egin digun hausnarketa aipatutako blogean.

 

 

Makina bat bider pentsatu dut euskarari ez ote dion on egiten hizkuntza minoritarioa izateak eta, ondorioz, dakigula frogatu behar horrek. Esan nahi baita, gaitasuna frogatu (-edo) beharrak hizkuntza lantzera bultzatu gaitu. Ez zaigu nahikoa izan hizkuntza menderatzea hainbat funtzio betetzeko eta, ondorioz, hizkuntza "landu" egin behar izan dugu: gramatikaren inguruko hausnarketak egin behar izan ditugu, idazlanak egin behar izan ditugu 25 urteak bete eta gero, beste euskalkietako lexikoa aztertu behar izan dugu sinonimoak emateko...

 

Zer diozue zuek?
----------

2008-02-20

Permalink 17:14:45, Atalak: Gure herrietako albisteak  

Egunkaria

Duela bost urte itxi zuten Egunkaria. Ondorengo bideoan "Egunkaria"ko langileek orduan gertatutakoa kontatu dute.

 

----------

2008-02-19

Permalink 11:27:44, Atalak: Liburuak  

Liburu berriak

Liburu berriak erosi ditugu euskaltegiko liburutegirako. Honakoak dira:

Euskal Hiria sutan. Xabier Montoia

Sua falta zaigu. Katixa Agirre

Umeek gezurra esaten dutenetik. Uxue Apaolaza

Markak. Gernika 1937. Bernardo Atxaga

Ihes betea. Anjel Lertxundi

Euskara jendea. Xamar

    

  

 

Gehienak 2 edo 3. mailako ikasleentzat dira. "Euskara jendea", berriz, kontsulta liburua da, eukararen gaineko hainbat kontu jakingarri dituena.

Aurrerago 1. mailarako liburuak erosiko ditugu eta baita pelikulak ere.

Animatu eta ekin irakurtzeari!

 

----------

2008-02-08

Permalink 12:28:57, Atalak: Kultur gomendioak  

Antzerki estreinaldia Elgoibarren

Glu Glu Taldeak 'Ezker eskuma' obra estreinatuko du gaur Elgoibarren, Aizpea Goenagak idatzitako lana.

Gehiago irakurri...

----------
Permalink 12:17:04, Atalak: Gure herrietako albisteak  

Santa Ageda koplak Elgoibarren

Aste honetan ospatu dugu Santa Ageda eguna eta, tradizioari jarraituz, hor ibili dira koplariak santaeskean Elgoibarko baserri eta kaleetan. Horri buruzko informazio zabala aurkituko duzue Ikasbilen eta elgoibarren.net-en.  

----------
Permalink 11:53:32, Atalak: debabe  

San Blas opilak egiten Debako euskaltegian

Joan den astean San Blas opilak egin zituzten Debako iluntzeko 1B mailako taldekoek. Asteazkenean orea egin ondoren, ikasle bakoitzak zati bat hartu zuen etxeko labean sartzeko. Eta hurrengo egunean, ostegunean, euskaltegian bertan dastatu zituzten etxetik ekarritako opilak. Ondorengo argazkietan gelako ikasleak eta irakaslea ikus ditzakegu sanblasak egiten umore ederrean!

----------

2008-02-04

Permalink 12:04:21, Atalak: debabe  

2007-2008 ikasturteko mailak egiaztatzeko deialdien egutegia

Ikasbilen dator berria : 2007-2008 ikasturteko mailak egiaztatzeko deialdiaren egutegia atera du HABEk.

2007-2008 ikasturteko euskara-mailak egiaztatzeko bi deialdi egongo dira. Bi deialdi horiek bideratzeko prozeduraren atal guztien data dago egutegi honetan: marikulaldia, onartuen behin-behineko zerrena, onartuen behin betiko zerrenda, proba idatzia, behin-behineko emaitzak, ahozko proba, behin-behineko emaitzak, emaitza orokorrak.

Gehiago irakurri...

----------

2008-02-01

Permalink 13:20:38, Atalak: debabe  

THE KELLY FAMILY Agur Jaunak kantatzen

Azkenaldian denon ahotan dabil The Kelly Family folk talde ezaguna, You Tuben agertutako bideo batean Agur Jaunak kantatzen agertzen direla eta. Horri buruzko albisteak nonahi aurkitu daitezke. Gaurko Berriak ere honako albistea dakar: The Kelly familia nafarra. Eta bideoa ere ikustekoa da:
align: center">

 

Abestiaren hitzak, berriz, Kellytarrekin batera kantatu nahi baduzue,  hauek dira:

Agur Jaunak, Jaunak agur

agur t'erdi

Denak Jainkoak eginak gera

zuek eta

bai gu ere.

 Agur Jaunak, agur,

agur t'erdi

hemen gera

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution