SAGARDOTEGIRA TXANGOA
Txango zoragarria antolatu dugu datorren martxoaren 1erako. Autobusez egingo dugu eta, lehenengo, Astigarragako Sagardoetxea museoa bisitatuko dugu.
Ondoren Petritegi sagardotegian bazkalduko dugu.

Hau izango da menua: Bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, sagardoa eta ogia. Postrea: gazta, menbrilloa, intxaurrak, tejak eta zigarrilloak.
Prezioa guztira 35 euro izango da eta urtarrilaren bukaerarako eman behar da izena.
Animatu! Egun zoragarria igaroko dugu!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.