HIRUGARREN MAILA ETA EGA
Aurten berrikuntzak ditugu euskaltegian, izan ere ez da EGA azterketarik egingo; alegia, ez da EGA azterketaren deialdi itxirik egingo. Horren ordez Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluko hirugarren mailako azterketa egingo da, EGAren baliokidea izango dena. Beraz, EGA azterketa bakarra deialdi irekikoa izango da. Azterketari berari dagokionez, alderik nabarmenena zera izango da: ez dela atariko probarik egingo, edo, hobeto esanda, euskaltegi bakoitzak erabaki beharko duela nolako atariko proba jarriko duen.
Horrez aparte, beste aldaketa baten berri eman behar dizuegu, izan ere hemendik aurrera bi deialdi egongo dira 1, 2 eta 3. mailetako azterketetarako, bata maiatz-ekain inguruan eta bestea urri aldera edo. Data zehatzak jarri gabe daude oraindik.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.