Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-23

Permalink 17:50:17, Atalak: debabe  

Joan den urteko sagardotegiko argazkiak

Hona hemen iazko kurtsoko txangoan ateratako argazki batzuk. Zeraingo Otatza sagardotegian ateratakoak dira. Ikusten duzuenez, primeran pasatu genuen: giro ederrean! Aurten ere horrelaxe ibili nahi baduzu, eman izena lehenbailehen!

  

 

 

----------

2008-01-21

Permalink 12:13:21, Atalak: debabe  

SAGARDOTEGIRA TXANGOA

Txango zoragarria antolatu dugu datorren martxoaren 1erako. Autobusez egingo dugu eta, lehenengo,  Astigarragako Sagardoetxea museoa bisitatuko dugu.

 

Ondoren Petritegi sagardotegian bazkalduko dugu.

Hau izango da menua: Bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, sagardoa eta ogia. Postrea: gazta, menbrilloa, intxaurrak, tejak eta zigarrilloak.

Prezioa guztira 35 euro izango da eta urtarrilaren bukaerarako eman behar da izena. 

Animatu! Egun zoragarria igaroko dugu!

----------

2008-01-07

Permalink 11:59:44, Atalak: debabe  

 

HIRUGARREN MAILA ETA EGA

 Aurten berrikuntzak ditugu euskaltegian, izan ere ez da EGA azterketarik egingo; alegia, ez da EGA azterketaren deialdi itxirik egingo. Horren ordez Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluko hirugarren mailako azterketa egingo da, EGAren baliokidea izango dena. Beraz, EGA azterketa bakarra deialdi irekikoa izango da. Azterketari berari dagokionez, alderik nabarmenena zera izango da: ez dela atariko probarik egingo, edo, hobeto esanda, euskaltegi bakoitzak erabaki beharko duela nolako atariko proba jarriko duen.

Horrez aparte, beste aldaketa baten berri eman behar dizuegu, izan ere hemendik aurrera bi deialdi egongo dira 1, 2 eta 3. mailetako azterketetarako, bata maiatz-ekain inguruan eta bestea urri aldera edo.  Data zehatzak jarri gabe daude oraindik.

 

----------

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution