Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen dugu gaur. Hori dela eta, hainbat ekitaldi eta ospakizun izango da Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan. Eusko Ikaskuntza hasi zen eguna ospatzen 1949an eta azken urteotan suspertu nahian dabil. Egun honen historia ezagutu eta Eusko Ikaskuntzak aurtengo ediziorako antolatu dituen ekintzen berri izateko joan helbide honetara: http://www.euskomedia.org/ene2007
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.