Irakurtzeko liburu berriak erosi ditu euskaltegiak. Hona hemen izenburuak:
Amaren eskuak Hamabost zauri Aulki bat elurretan

Umeek gezurra esaten dutenetik Kutsidazu berriz, Ixabel Etorkizuna

Liburu guztiak 2. mailatik aurrera irakurtzeko modukoak dira. Animatuz gero, baita 1B mailan ere.
Abendu aldean, Durangoko Liburu Azokarekin batera, liburu gehiago erosiko ditugu. Ahal badugu, baita maila baxuagokoentzat.
Azkenik, liburu jakinen bat ekartzea nahi baduzue, esan eta kontuan hartuko dugu. Euskaltegiko ikasleon iradokizunen zain gaude!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.