Datorren azaroaren 24an, larunbatean, babajana egin nahi dugu Aittolazarren. Lehenengo, Xoxotera igoko gara eta gero babajana egingo dugu Aittolazarren. Xoxotera igo nahi ez duenak Otarrera joateko aukera izango du. Hona hemen aipatutako lekuen hainbat argazki:
Anima zaitez eta eman izena azaroaren 8a baino lehen.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.