Artxiboak: 2007

2007-12-03

Permalink 12:23:51, Atalak: debabe  

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen dugu gaur. Hori dela eta, hainbat ekitaldi eta ospakizun izango da Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan. Eusko Ikaskuntza hasi zen eguna ospatzen 1949an eta azken urteotan suspertu nahian dabil. Egun honen historia ezagutu eta Eusko Ikaskuntzak aurtengo ediziorako antolatu dituen ekintzen berri izateko joan helbide honetara:  http://www.euskomedia.org/ene2007

 

----------

2007-11-08

Permalink 17:14:35, Atalak: umorea  

Euskararen martiriak

BERRIA egunkariren gaurko aleak dakar ondorengoa. Zuek ere martiri?

 

----------

2007-11-07

Permalink 12:29:41, Atalak: Liburuak  

Liburu berriak

 

Irakurtzeko liburu berriak erosi ditu euskaltegiak. Hona hemen izenburuak:

Amaren eskuak                         Hamabost zauri           Aulki bat elurretan

             

Umeek gezurra esaten dutenetik   Kutsidazu berriz, Ixabel     Etorkizuna

          

 Liburu guztiak 2. mailatik aurrera irakurtzeko modukoak dira. Animatuz gero, baita 1B mailan ere.

Abendu aldean, Durangoko Liburu Azokarekin batera,  liburu gehiago erosiko ditugu. Ahal badugu, baita maila baxuagokoentzat. 

Azkenik, liburu jakinen bat ekartzea nahi baduzue, esan eta kontuan hartuko dugu. Euskaltegiko ikasleon iradokizunen zain gaude!

 

 

----------

2007-10-27

Permalink 23:59:09, Atalak: debabe  

Mendi irteera eta babajana Aittolazarren

Datorren azaroaren 24an, larunbatean, babajana egin nahi dugu Aittolazarren. Lehenengo, Xoxotera igoko gara eta gero babajana egingo dugu Aittolazarren.  Xoxotera igo nahi ez duenak Otarrera joateko aukera izango du. Hona hemen aipatutako lekuen hainbat argazki:

 Xoxoteko aterpea   Otarre  Aittolazar 

Anima zaitez eta eman izena azaroaren 8a baino lehen.

----------

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution