2009-07-03

Permalink 13:51:14, Atalak: debabe  

OPORRAK!

 

Ikasturtea bukatu da; bukatu dira azterketak, eta, orain, oporrez gozatzeko aukera izango dugu. Baina, horrek ez du esan nahi euskara alde batera utzi behar dugunik. Irakurtzea gustatzen bazaizue, liburu-aukera zabala duzue. Hona hemen labetik atera berri batzuk:

Oporretan lan gogorragoak egin nahi dituenak ere aukera zabala du. Blog honetan bertan hainbat lotura daude ariketak, azterketak eta bestelakoak egiteko. Hain zuzen ere, bi lotura berri jarri ditugu:

  • "EHUTSI" izenekoan ohiko akatsak zuzentzeko azalpenak eta ariketak aurkituko dituzue.
  • "Bisiguaren estarta" izeneko blogean ere ariketa eta testu interesgarriak dituzue.

Ondo pasa oporrak eta irailera arte!

----------

2009-06-07

Permalink 08:56:52, Atalak: debabe  

BAT film laburra

Argentinako euskara-ikasleek egindako film labur dibertigarri hau aurkitu dugu interneten. 
----------

2009-05-14

Permalink 20:48:08, Atalak: umorea  

Azterketaaaak!!!

Datorren larunbatean, maiatzak 16, 1. eta 2. mailako azterketak egingo dira; datorren astean, berriz, 3. mailakoak, maiatzaren 23an. Animo eta zorte on guztioi!

Bide batez, barre pixka bat egiteak erlaxatzen lagunduko dizuelakoan hona hemen bideo dibertigarri bat.

 

----------

2009-04-21

Permalink 12:56:53, Atalak: debabe  

25.urteurreneko ospakizunak

 

Martxoaren 27an bertso-trama izan genuen Mutrikun. Saioa mundiala izan zen. Aitzol Astigarrak sortutako tramaren barruan bikain aritu ziren bost bertsolariak: Uxue Alberdi, Egoitz Alkorta, Gorka Ostolaza, Iñaki Gurrutxaga eta Mikel Arrillaga.

Ez zen gutxiagorako izan, bestalde, martxoaren 28an, larunbatean, ospatu genuen urteurreneko bazkaria ere. Giro aparta izan genuen Elgoibarren egin genuen bazkarian eta baita aurreko kalejiran ere. "Bentazaharreko mutiko alaiak" musika-taldeak ederki girotu zuen gure ospakizuna eta gogoz egin genuen kantuan eta baita dantzan ere.

    

----------

2009-02-25

Permalink 19:03:29, Atalak: debabe  

Euskaltegiaren 25.urteurreneko bazkaria

 

Dakizuenez, datorren martxoaren 28an, bazkaria egingo dugu euskaltegiko ikasle eta irakasleok, Elgoibarko Sigma jatetxean. Bertan izango ditugu, gainera, "Bentazaharreko mutiko alaiak" musika-taldekoak, bazkalostea animatzeko.

Izena emateko epea zabalik dago oraindik. Animatu, ospakizun ederra izango da etaIrribarrea.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

debabe blog

DEBABE Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleona da blog hau eta hainbat erabilera izango ditu: euskaltegiaren ohar-taula izango da; ikasleen ekarpenak erakusteko tokia; liburu, leku, film edota bestelako jarduera interesgarrien berri emateko gunea,... . Azken batean, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako topagune berria izan nahi du blogak.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution