Aupa ekipo!
Blogaria hil xamarrik dagoela dio baten batek hortik zehar eta beraz albiste batzuk utziko dizkizuet hemen irakurgai:
Lehenik eta behin Federazioak urtero egiten dituen Teknifikazio jardueratara apuntatzera gomendatzen zaituztet. Ni aurten joateko asmotan nago. Azaroaren 22an eta 29an izango dira, beraz apuntatu nahi duen orok nere korreora edota hemen izena utzi dezala eta ni arduratuko naiz. Jende jakituna dator eta gauza berriak ikasteko balioko digu!
Bigarrenik, propaganda pixkat egin nahiko nioke gure jarraitzaile sutsuena den Eneko Sancho "Pellizzoti"-ri. Pajara ikusgarriak erakutsi dizkigun fisioterapeuta da, grupetan etortzen zen ez duela askorarte eta taldean ere korritu duena. Esperientzia du bere lanean Bidelanen eta gure Azpiru taldean masajeak emateaz gain, Irunen ibili delako lanean. . Laister Larratxon egongo da masajeak ematen, horregatik bere korreoa hemen uzten dizuet, bere telefono mugikor eta guzti:
santxo.fisio@gmail.com // 665 74 79 87
Gomendagarria da noizean behin masaje batzuk jasotzea eta ea bixitaren bat egiten diozuten. Supongo deskontua izango degula eh Santxo!!!
Aupa ekipo!
Blogarin denboraldi berria estrenatzen degu. Hemendik aurrera komunikazio guztia gure blog-aren bitartez eta e-mail bidez egingo degu, beraz egon adi bi tokietan!!!

FORZA AZPIRU!!
P.D. Pendiente degu iazko taldeko afaria. Iradokizunak hemen idatzi mesedez.
Aupa ekipo!
Biharko Villabako karrera 11.30etan hasten da, beraz han ordubete lehenago egongo gera. Astorian 9.00etan geratuko gera.
Ibilibidea motza da, 71km. Gainera itinerarioak dioenez, mendi bakarra dago bide osoan zehar Alto de Erro. Vuelta a Pamplonan igo zenuten puerto bera bada ere, beste aldeetik igotzen da!! Espero det zeozer gogoratzea bideaz.
Azkeneko karrera da, ez degu ezer galtzeko, ekipo gerra ematera atera behar degu!!!
Aupa ekipo!
Denboraldia Igandean amaitzen degu batzuok Nafarroa aldean, beste batzuek Martutenen bukatu ostean. Denboraldi nahiko arrakastatsu hau ondo amaitzeko, eta kontuan izanda batzuek hurrengo urtean mailaz aldatzen dezutela afari bat antolatu beharko da. Egun aproposena ostirala izango da ziurrenik, zer moduz Urriaren 10ean?
Tokiari buruz, nere proposamenak bi dira:
1) Intxaurrondo. Pixkat kutre, baina Donostian bertan eta nahiko ekonomikoa krisi garai hauetan.
2) Petritegi edo antzerako lekuren batean. Hor ya autobusa, taxia eta horrelakoak hasi beharko gera planteatzen.
Zuek esan, eta demokratikoki erabakiko da lekua.
P.D. Santxo gonbidatua zaude, baina afarira etortzera. Lo demas, a pagar! jaja
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.