Aupa ekipo!
Gipuzkoako denboraldia amaitu ostean, bada garaia balorazio orokor bat egiteko. Orokorrean pozik egon behar degu emaitzekin, urte osoan zehar nahiko erregular mantendu da ekipoa. Beti egon baita lehengo 20etan norbait. Emaitza hobeak lortzeko aukera egon dela dudarik ez dago, baina nork esango zigun bigarren 2 postu, hirugarren 2 postu eta laugarren beste bi postu lortuko genituela?
Gure aldetik Zorionak denoi. Hala ere aipatu hurrengo asteburuan Villaban karrera dagoela, denboraldia itxiko duena. Kotxea egongo da eta animatu nahi zaituztet etortzera, batez ere 2.urtekoak!
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.