Mezua: Oñatiko karreraren komentarioak

2008-09-15

Permalink 23:52:46, Atalak: dbazpiru  

Oñatiko karreraren komentarioak

Aupa ekipo,

Oñatiko karreraren komentaketekin natorkizue gaurkoan, nahiz eta jada Astelehena izan batzuk oraindik zapore txarra baitegu Larunbatetik. Egia da, gauza positiboak ere egon zirela eta horiekin geratuko gera baina Criteriumera bidean hobetzen jarraitu behar degu denboraldi amaiera ondo amaitu behar degulako.

Unai (15): Denboraldi amaiera oso ona. Berriz ere ekipoko lehena karreran eta beste puntu bat poltsikoratuta. Karrera hasieran beti bezain lehiakor egon ziñen eta guk eskatzen degun jarrera erakusten dezun lehena zu zera beti. Pauso bat eman dezagun orain hobetzen jarraitzeko, erasoetan beti bilatu beste norbait, errazagoa da bik ihes egitea eta batez ere indar gutxiago gastatuko zenituzke. Karreran izan zenuen failo bat, karreran behin atzera etorri eta momentu horretan 15eko ihesaldi bat atera izana. Beasaingo karreran ihesaldia egitea oso ziurra da eta gainera karrera guztia ordeka izanik ihesaldia hartu arte gogor egin behar da. Zorionak eta 9.postu hori ea hobetzen degun merezi dezu eta!

Arki (18): Dudarik gabe ekipoko hoberena Oñatin. Kortea egin zenean aurrean sartu ziñen egin behar zen moduan eta aldapa gora ez ziñen horren gaizki moldatu. Pena izan zen bigarren ihesaldi hori ez zenuela harrapatu. Ekipoaren gomendioa, talde handi batek beste bat harrapatzen dunean, hurrena datorren ihesaldi saihakera ona ateratzen da gehienetan. Unairi esan bezela hasierako asmoa biak batera erasotzea zen, eta hori ez zen bete. Dudarik gabe oso maila ona denboraldi amaieran, aste honetan gogor entrenatu zeren Criteriumean top 15 egin beharra dago!

Ruja (24): Ekipoko erregularrena iñodik iñora. Lehenengo 30etan pasa dezu ia denboraldi osoa. Hala ere, eman dezuna baino askoz gehiago egin dezakezula pentsatu genuen urte hasieran, horregatik aste honetan nominatua zaude (jaja). Gasteizen ez galdu entrenamendurik zeren Criteriumera egoera on batean iritsi beharra dago, garrantzitsua zu ere lehenengo 20etan sartzea, beste edozein emaitza ez baita ona bezela kontsideratuko. Oñatin, ez zenuen gauza gehiegirik egin. Karrera osoa atzean eta justo pelotoia bitan zatitu zenean aurrera egin zenuen. Esprintean azkena, ikusten da bai beldur hori beti hor izango dezula. Ekipoko zuzendarien oharra, atzean joaten taldea ezer gutxi laguntzen dezu eta azkenean zure taldekideak ere pixkat nazkatuak geratzen dira. Borrokarako gosea izan behar da! Animo Ruja!!

Martako "Faringe" (26):  Denbora pasa ahala gora zoaz eta nahiz eta Criteriumerako egoera onenean ez egon, ziur nago ekipoari asko emango diozula. Aurreko karreran Make eta zuk ia ihesaldi ona hartu zenuten, horregatik nere gomendioa Beasainen berdina egitea da. Karrera aproposa da ihesaldirako horregatik biak elkartu zaitezte baina lehengoan baino pixkat gehiago itxoin. Oñatiko karrerako pega, kortea egon zenean atzean egotea berriz. Valverderen fallo bera egiten Martin? Ezin gera ezta segundo bat deskuidatu honelako karreretan! Pistarako entrenamendu onena Beasain ihesaldia hartzeko saihakeran dezun guztia ematea, baina buruarekin beti: Imanol Ugalde. (jajaja). Animo Martako!

Sebas (33): Denboraldia oso luze egin zaizu, Luisen palizek epe motzeko egutegietarako oso efektu ona izan dute baina ikusi dezu Iraila arte ez dezula ondo eutsi. Ziur nago hurrengo urtean aukera bikaina izango dezula aurtengo postu horiek errepikatzeko, baina ekipoaren gomendia da orain bi aste kolpe zorrik gabe egotea eta gero ere oso poliki hartzea aurredenboraldia. Hobetzeko bi gauza oso garrantzitsu zuretzat: 1) Karreran talde batetik bestera joateko egin zenuean ihesaldi hori ez da iñoiz egin behar. Adibide onena Valverde dezu Vueltan gertatu zitzaiona. Tiratu behar bada atzean, a tirar!   2) Karrera bat amaitzean BETI ekipoko kotxera etorri behar dezu, zuzendariek zeozer esan behar badute ere. Guk esan arte iñor ezin da etxera joan.

Jusi (47): Zurekin oso serio hitz egingo degu. Ez diozu ekipoari ezer aportatzen eta gainera karrerak amaitu bezain laister bazoaz, guri ezer esan gabe. Gainera entrenamendu oso gutxirekin zoaz karreretara eta gure agindua aurre denboraldia egiten hastea zen. Zure aitak zuk bizikletan jarraitzea nahi du etengabe, zuk ez dakit eta guk zuk gurekin jarraitzea dudatan jarria degu jada. Ikusiko degu hurrengo denboraldiak zer dakarkigun.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Donosti Berri - Azpiru

Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.

Taldeko argazkia


Get Your Led

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution