Aupa ekipo!
Ohartuko ziñatenez ez genuen ezer jarri Larratxoko karrerari buruz. Desastre bat izan zen, dudarik gabe, batez ere organizazio aldetik. Eskertzekoa da jende horrek egiten duen esfortzua, baina dudarik gabe askoz hobe litzateke karrera goizeko ordutegira pasako balute batez ere igande batean. Bueno dagoeneko iragana denez, begira dezagun aurrera!
Hurrengo asteburuan, Liernin karrera. 8.30etan egon beharra dago han, beraz 7.45tan kotxean etorriko den oro Astorian. Espero det astean zehar ondo entrenatu izana, azkeneko karrerak dira eta ezin da irudi txarra eman. Baliteke hau Markinaren azken karrera izatea, beraz garaipen bat ez legoke gaizki o ze?

Forza Azpiru!
Blog honetan Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldeko jubenilen kontuak hizpide izango ditugu. Gure artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartu nahi badu bere iritzia emateko balioko digu.